40 URTEZ ARTIKOAN BARNA BIDAIATZEN eta IDEIA EDER BAT · SOLASGAIA ITSAS KULTURA BERA ITSAS EREMU BEREAN

Tuesday, 30 May, 2017 - 18:00

40 AÑOS DE VIAJES POR EL ÁRTICO y UNA BELLA IDEA · EXPOSICIÓN PARA EL ESPACIO COMÚN DE UNA CULTURA MARÍTIMA

Asteartea, 2017ko MAIATZAren 30a, 18:00
ORONA FUNDAZIOA · HERNANI
Galarreta Teknologia Parkea · 20120 Hernani · Gipuzkoa
Sarrera librea
Ingelesa · gaztelaniaz · euskara
MESEDEZ ESAN ETORRIKO ZAREN: jauzarrea@gmail.com

40 URTEZ ARTIKOAN BARNA BIDAIATZEN

William Fitzhugh SMITHSONIAN INSTITUTION

IDEIA EDER BAT · SOLASGAIA ITSAS KULTURA BERA ITSAS EREMU BEREAN

Xabi Otero JAUZARREA


William Fitzhugh Groenlandian. © Elizabeth Graversen.
William Fitzhugh Groenlandian. © Elizabeth Graversen.

William Fitzhugh dokt.
Antropologia Saila
SMITHSONIAN INSTITUTION
Zuzendaria
ARTIKOA AZTERTZEKO ZENTROA
Arkeologia kontserbatzailea
HISTORIA NATURALAREN MUSEO NAZIONALA
Washington D.C.

Antropologoa, poloen inguruko arkeologian aditua, bizitza osoa eman du Artikoko eta Azpiartikoko
biztanleak aztertzen. Eskandinaviako iparraldea, Siberia, Ipar Amerikako iparraldea eta Groenlandia:
Inupiat, Inuvialuit, Inuit, Athapaskan, Kalaallit, Saami, Chukchi, Buryat, Mongol,
Khanty, Koryak, Nenet (Samoyed), Yakuts, Yukaghir, Aleut, Yupik.

Euskal kokaleku batzuen indusketetan parte hartu du Kanadako Artikoaren ekialdean eta azpiartikoan.
Euskaldunen eta Inuiten arteko harremanek eraginda, kokaleku bereziak dira.
Horren eraginez, gure kulturara hurbildu da. Horregatik, iazko udan,
buru-belarri aritu zen lanean SMITHSONIAN INSTITUTION erakundeak Washingtonen
antolatutako Basque Folk Festival jaialdian.

Hitzaldian Fitzhugh doktoreak bere esperientziaren berri emanen digu.
Poloen inguruan 40 urtez espedizioetan aritu ondoren, Estatu Batuetako Artikoko Azterketa Ikastegiko
zuzendariak ilusioz beterik aritu zen Artikoko kulturen aberastasuna eta dibertsitatea ezagutu zituenean.
Orain, aldiz, nostalgiak eta kezkak harturik dabil, hark berak ikusi dituen aldaketa azkarrek eraginda,
bizitza batek irauten digunak baino denbora laburragoan gertatu baitira.

Klima-aldaketak beste eskualde batzuetarantz bultzatzen ditu espezie guztiak, bizirik irauteko, baita gizakia bera ere.
Espezieak nola galtzen diren ikusiko dugu, nola galtzen diren naturako gure kideak planeta honetan
elkarrekin egiten dugun bidaian. Iluntasuna edo argia. Askotan, hori gure mendean baizik ez dago.
Haren presentziak eta haren diskurtsoak sentiberatasun handiagoa eransten diote gutako
bakoitzaren sentiberatasunari.
Entzun diezaiogun.


W. Fitzhugh kanpamentu batean Mongoliako iparraldean.
W. Fitzhugh kanpamentu batean Mongoliako iparraldean.

Xabi Otero
JAUZARREAko zuzendaria, euskal kulturaren azterketa eta zabalkunderako funtsa.
Erakunde horrek programa hauek sortu ditu ATLANTIAR euskal zibilizazioaren 45.000 urte, OREINA URKIAN KANATA eta EUSKARA.

Hitzaldian JAUZARREAk mundu zabaleko entitate eta instituzio ugarirekin darabilen proiektuaren
testuingurua azalduko da.Elkarlanari esker, koordinaziopean ari gara, gure programak Ipar Amerikako
eta Europako zenbait lekutan aurkezteko. Ekintza sorta horrek ATLANTIAR programa eta hari loturiko programak
barnebiltzen ditu, multimendia aurkezpen batean: batetik, liburu bat plazaratuko dugu, zabalkundean aurrerapen
nabarmena ekarriko duena, haren ezaugarri teknikoei esker; bestetik, erakusketa ibiltariarekin batera,
bereizmen handiko film luze bat prestatuko dugu zinemarako eta telebistarako, eta bukatzeko, biltzar sorta bat,
Ficoban 2012tik 2015era bitarte egin ditugunen antzekoak, moldeari dagokionez.
Osagai horiek guztiak batera argi eta garbi erakutsi eta plazaratuko dituzte gure lankide
guztiekin 7 urtean JAUZARREA proiektua garatzeko egindako lanaren ondorioak.

Munduan egon nahi dugu, gureganako interesa duten guztien aurrean agertu.
Izan ere, gure aberastasunak, gure izaerak, egoera honi edo hari aurre egiteko eta gure kultura
gordetzeko gure moldeek nahiz gure izateari behin eta berriz eusteko ahaleginak interesa sortu dute mundu zabalean.
Eta gure izaerari erro-errotik loturik dagoen elkartasun handiak ere bai. Elkartasuna gainerako gizakiekin,
bai eta planetako gainontzeko espezieekin ere.
Egin dezagun zerbait guztiondako baliagarri.
JAUZARREAn, hein txiki-txiki batean –hori badakigu– saiatzen ari gara.


Labrador itsasoa. © Xabi Otero
Labrador itsasoa. © Xabi Otero

ORONAko 30eko hitzaldia eta SAN TELMOkoa EZBERDINAK IZANEN DIRA EDUKIZ

OREINA URKIAN KANATA


Primeras naciones

JAUZARREAk bultzatu eta antolatzen du OREINA URKIAN KANATA programa; proiektu multidiziplinar honen helburua
euskaldunek Ipar Amerikako ipar-ekialdeko Lehen Nazioekin izandako harremanak jendartean zabaldu eta ezagutaraztea da;
nazio horiek ipar-ekialdeko basoen eremu geografikoan daude: mendebaldetik ekialdera, Aintzira Handien eskualdetik
San Lorenzo ibaiaren estuarioraino bere hedadura guztian, eta iparretik hegora, artikotik Labrador eta Ungava badiaren iparraldetik
Amerikako Estatu Batuetako New England-eko egungo estatuetaraino.
Programa honek KANATA lurraldearen historiaren ikuspegia ematen du Ipar Atlantikoko bi aldeetako indigenen ikuspegitik:
Ipar Amerikako ipar-ekialdeko Lehen Nazioak eta Europako Itsasertz Atlantikoko Lehen Euskal Nazioa.
Alde batetik, berauen azken 700 urteko harremanen historia eguneratzea.
Bestetik, duela 20.000 urte inguru eskualde hartan izandako populatze goiztiarra argitzea.
Bi alderdiak lan bateratu batean aurkeztuko dira: liburu gisa zabalkunderako, eta corpus multidiziplinar gisa,
erabilera libreko datu-base batean integratuta. 70 espezialista (antropologoak, arkeologoak, genetistak, biologoak, fisikoak,
klimatologoak, historialariak, idazleak, folkloristak, ahozko transmititzaileak, buruzagi tradizionalak, hizkuntzalariak,
artista plastikoak, lanbide tradizionaletan adituak…) ari dira lanean informazioa prest izateko 2018an.