EUSKAL KARTOGRAFOEN ESKOLA · AMERIKAKO IPAR EKIALDEA · XVI-XVII. MENDEAK

Wednesday, 7 October, 2015 - 19:00

EUSKAL KARTOGRAFOEN ESKOLA · AMERIKAKO IPAR EKIALDEA · XVI-XVII. MENDEAK

EUSKAL KARTOGRAFOEN ESKOLA · AMERIKAKO IPAR EKIALDEA · XVI-XVII. MENDEAK

ANTOLATZAILEA:
Jauzarrea
Oreina Urkian

LAGUNTZAILEA:
San Telmo Museoa

MINTZALDIA
AUDITORIUMA
2015ko URRIAK 7 · 19:00

EUSKAL KARTOGRAFOEN ESKOLA · AMERIKAKO IPAR EKIALDEA · XVI-XVII. MENDEAK


Miren Egaña
Miren Egaña

Miren Egaña Goya Hizkuntzalaria, DBHko Euskara Hizkuntz eta Literatura Katedratiko ohia. Urteak daramatza Amerikako Ipar Ekialdeko euskaldunen aztarnak ikertzen, arrantzaleek utzitako euskal leku izenak, alegia. Ekintza horretan itsas-gida liburuak aztertu ditu, bai eta lurralde haietako ezagutzen diren mapa gehienak.

Miren Egaña Goya. Hizkuntzalaria, DBHko Euskara Hizkuntz eta Literatura Katedratiko ohia. Aranzadi Zientzia Elkartekoa. Donostia.

Duela 30 urte baino gehiago eman ditu gure arrantzale eta balezaleek utzitako aztarnak ikertzen Ipar Ekialdeko Amerikan, bai europar historiagile garaikideek idatzitakoa, bai euskaldunek beraiek idatzitakoa aztertuz. Aldi berean Ipar Amerikako ekialdeko amaika mapa aztertu ditu, batez ere Euskal kartografoek osatzen duten taldekoek egindakoak.

Besteak beste, honako lanak argitaratu ditu: 1984.an :"XVI eta XVII mendeetako Canadako Ternua eta Labrador-eko Euskal Leku-izenen zenbait berri”, ANUARIO DE EUSKO-FOLKLORE aldizkarian.

Eusko Jaurlaritzaren “Amerika eta Euskaldunak” programaren hildoan bekaduna izan zen eta Kanadako artxiboetan, Kanada irudikatzen zuten antzinako mapetako toponimia aztertu zuen 1990, 91 eta 92ean.

Urte berean, Renon, Nevadan, Kanadako ekialdeko toponimiari buruzko irakurritako txostena, argitaratu zuen “Basque Toponymy in Canada”. ONOMASTICA CANADIANA aldizkarian.

Brad Loewen historiagile canadiarrarekin honako lan hau idatzi zuen, “Dans le sillage des morutiers Basques du Moyen Âge: une perspective sur l’origine et la diffussion du mot bacallao”, L'AVENTURE MARITIME, DU GOLFE DE GASCOGNE À TERRE-NEUVE. Actes du Colloque de Pau 1993. CTHS, Paris 1995.

"Les toponymes basques au Québec", LE NATURALISTE CANADIEN. vol 119, nº1 aldizkarian 1995.ean Quebeceko euskal toponimia aztertu zuen

Aldi berean esku hartu du beste zenbait idazlerekin “Txoria Errekan” argitaletxeak EUSKALDUNEN LABRADOR, EUSKAL HERRIA ESENTZIAK, HABITAT … eta beste zenbait argitaratutako liburutan, bai eta Eusko Ikaskuntzak argitaratzen duen Zainak aldizkarian ere, Le plan géometral de l’île de terreneuve. L’école basque de cartographie/ Euskal kartografia eskola, «Los puertos vascos del Golfo de Bizkaia. Reutilización de sus nombres en las pesquerías del Atlántico Norte, s. XVI y XVII», “Presencia de los pescadores vascos en Canadá s. XVII. Testimonio de las obras de Samuel de Champlain (1603-1633)”.

Parcs Canada erakundearen kolaboratzailea izan da, bai eta, Parc de l’Aventure Basque en Amerique du Nord interpretazio zentroarena ere.

Urteak daramatza Amerikako Ipar Ekialdeko euskaldunen aztarnak ikertzen, arrantzaleek utzitako euskal leku izenak, alegia. Ekintza horretan itsas-gida liburuak aztertu ditu, bai eta lurralde haietako ezagutzen diren mapa gehienak.