EUSKALDUNAK BAKAILAO ARRANTZAN LABRADOR-EN ETA SAN LAURENDI ESTUARIOAN KANATA

Wednesday, 13 January, 2016 - 19:00

Sarrera librea

EUSKALDUNAK BAKAILAO ARRANTZAN LABRADOR-EN ETA SAN LAURENDI ESTUARIOAN KANATA

EUSKALDUNAK BAKAILAO ARRANTZAN LABRADOR-EN ETA SAN LAURENDI ESTUARIOAN KANATA

ANTOLATZAILEA:
Jauzarrea
Oreina Urkian

LAGUNTZAILEA:
San Telmo Museoa

MINTZALDIA
AUDITORIUMA
2016ko URTARRILAren 13a · 19:00

EUSKALDUNAK BAKAILAO ARRANTZAN
LABRADOR-EN ETA SAN LAURENDI ESTUARIOAN KANATA


©Xabi Otero
©Xabi Otero

XABIER ALBERDI LONBIDE Zarautzen jaioa, Historia Modernoan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean eta Euskal Herriko itsas historian espezialista. Lanbide-jarduera gisa, historia- eta arkeologia-ikerketa egin du zenbait erakundetan, eta gaur egun Albaolako Ikerketa Sailaren arduraduna da. Bere ikerketa-ildo nagusia Gipuzkoako itsas historia da aro modernoan, zenbait ikerketa-proiektu zuzendu ditu, eta argitalpenetan eman du horien emaitzen berri.


Makailo txikia

EUSKALDUNAK BAKAILAO ARRANTZAN LABRADOR-EN ETA SAN LAURENDI ESTUARIOAN KANATA Hitzaldia Hegoaldeko euskaldunek Ternuan bakailao-arrantzan izandako parte-hartzearen historiaren laburpena izango da. Gaiari buruzko ikerketa nagusiak Iparraldeko euskaldunen arrantzei buruzkoak dira, eta Hegoaldeko arrantzaleen kasuan balea-arrantza da gehien aztertu den jarduera. Beraz, gaingiroki bada ere, azken horiek XVIII. mendearen hastapenetara arte gauzaturiko bakailao-jarduera aztertuko da: zein portu erabiltzen zituzten, espedizioen antolaketa, arrantzaleen bizi-egoera, bakailaoaren merkaturatzea, baita jardueraren bilakaera ere.

OREINA URKIAN KANATA


Oreina Urkian

JAUZARREAk bultzatu eta antolatzen du OREINA URKIAN KANATA programa; proiektu multidiziplinar honen helburua euskaldunek Ipar Amerikako ipar-ekialdeko Lehen Nazioekin izandako harremanak jendartean zabaldu eta ezagutaraztea da; nazio horiek ipar-ekialdeko basoen eremu geografikoan daude: mendebaldetik ekialdera, Aintzira Handien eskualdetik San Lorenzo ibaiaren estuarioraino bere hedadura guztian, eta iparretik hegora, artikotik Labrador eta Ungava badiaren iparraldetik Amerikako Estatu Batuetako New England-eko egungo estatuetaraino. Programa honek KANATA lurraldearen historiaren ikuspegia ematen du Ipar Atlantikoko bi aldeetako indigenen ikuspegitik: Ipar Amerikako ipar-ekialdeko Lehen Nazioak eta Europako Itsasertz Atlantikoko Lehen Euskal Nazioa. Alde batetik, berauen azken 700 urteko harremanen historia eguneratzea. Bestetik, duela 20.000 urte inguru eskualde hartan izandako populatze goiztiarra argitzea. Bi alderdiak lan bateratu batean aurkeztuko dira: liburu gisa zabalkunderako, eta corpus multidiziplinar gisa, erabilera libreko datu-base batean integratuta. 70 espezialista (antropologoak, arkeologoak, genetistak, biologoak, fisikoak, klimatologoak, historialariak, idazleak, folkloristak, ahozko transmititzaileak, buruzagi tradizionalak, hizkuntzalariak, artista plastikoak, lanbide tradizionaletan adituak…) ari dira lanean informazioa prest izateko 2018an. Urte hartan Jauzarrearen biltzarra Kanadan egitea espero da, lurralde hartako hainbat erakunderekin lankidetzan.