EUSKALDUNAK ETA INUITAK KANADAKO ARTIKOAREN ETA AZPIARTIKOAREN XVI-XVIII. MENDEAK

Thursday, 25 May, 2017 - 19:00

EUSKALDUNAK ETA INUITAK KANADAKO ARTIKOAREN ETA AZPIARTIKOAREN XVI-XVIII. MENDEAK

ANTOLATZAILEA:
Jauzarrea
Oreina Urkian

LAGUNTZAILEA:
San Telmo Museoa

MINTZALDIA
SAN TELMO MUSEOA AUDITORIUMA
2017ko MAIATZAren 25a · 19:00
Sarrera librea · ingelesa · gaztelaniaz · euskara
MESEDEZ ESAN ETORRIKO ZAREN: jauzarrea@gmail.com

EUSKALDUNAK ETA INUITAK KANADAKO ARTIKOAREN ETA AZPIARTIKOAREN XVI-XVIII. MENDEAK

William Fitzhugh dokt. Antropologia Saila SMITHSONIAN INSTITUTION Zuzendaria ARTIKOA AZTERTZEKO ZENTROA Arkeologia kontserbatzailea HISTORIA NATURALAREN MUSEO NAZIONALA Washington D.C.

William Fitzhugh Poloen inguruko arkeologian aditua, bizitza osoa eman du Artikoko eta Azpiartikoko biztanleak aztertzen: Eskandinaviako iparraldea, Siberia, Ipar Amerikako iparraldea eta Groenlandia. Lan horretan, euskal kokaleku batzuen indusketetan parte hartu du Kanadako Artikoaren ekialdean eta azpiartikoan.

Euskaldunen eta Inuiten arteko harremanek eraginda, kokaleku bereziak dira, hark Euskal-Inuit guneak deitutakoak. Hitzaldian ikerlan horien emaitza guztiz berriak azalduko ditu, azken urteotan pausatu ahal izan baita halako begirada oso bat harreman horien gainean. Lehenago, uste zen harreman urriak zirela, baina, kontrara, harreman-egitura sendoa osatu zen, eta horri esker, euskaldunen presentzia nagusia izan zen lur haietan, hainbat mendetan.


William Fitzhugh. Petit Mecatina, Quebec. Euskal-Inuit kokalekua.
William Fitzhugh. Petit Mecatina, Quebec. Euskal-Inuit kokalekua.



Naif interpretazioa Euskaldunen eta Inuiten kokalekuan izaniko tratu, truke eta harremanei buruz. Petit Mecatina. © Yabe.
Naif interpretazioa Euskaldunen eta Inuiten kokalekuan izaniko tratu, truke eta harremanei buruz. Petit Mecatina. © Yabe.



Petit Mecatinako euskal kokalekuko sukalde gisako gunean agertutako kriseilua.
Petit Mecatinako euskal kokalekuko sukalde gisako gunean agertutako kriseilua.

William Fitzhugh dokt. https://naturalhistory.si.edu/arctic/html/about_fitzhugh.html http://anthropology.si.edu/staff/Fitzhugh/Fitzhugh.html https://naturalhistory.si.edu/arctic/html/pdf/WF-VITAMAY08.pdf http://www.smithsonianjourneys.org/experts/william-fitzhugh/ https://naturalhistory.si.edu/arctic/features/croads/index.html

OREINA URKIAN KANATA


Primeras naciones

JAUZARREAk bultzatu eta antolatzen du OREINA URKIAN KANATA programa; proiektu multidiziplinar honen helburua euskaldunek Ipar Amerikako ipar-ekialdeko Lehen Nazioekin izandako harremanak jendartean zabaldu eta ezagutaraztea da; nazio horiek ipar-ekialdeko basoen eremu geografikoan daude: mendebaldetik ekialdera, Aintzira Handien eskualdetik San Lorenzo ibaiaren estuarioraino bere hedadura guztian, eta iparretik hegora, artikotik Labrador eta Ungava badiaren iparraldetik Amerikako Estatu Batuetako New England-eko egungo estatuetaraino. Programa honek KANATA lurraldearen historiaren ikuspegia ematen du Ipar Atlantikoko bi aldeetako indigenen ikuspegitik: Ipar Amerikako ipar-ekialdeko Lehen Nazioak eta Europako Itsasertz Atlantikoko Lehen Euskal Nazioa. Alde batetik, berauen azken 700 urteko harremanen historia eguneratzea. Bestetik, duela 20.000 urte inguru eskualde hartan izandako populatze goiztiarra argitzea. Bi alderdiak lan bateratu batean aurkeztuko dira: liburu gisa zabalkunderako, eta corpus multidiziplinar gisa, erabilera libreko datu-base batean integratuta. 70 espezialista (antropologoak, arkeologoak, genetistak, biologoak, fisikoak, klimatologoak, historialariak, idazleak, folkloristak, ahozko transmititzaileak, buruzagi tradizionalak, hizkuntzalariak, artista plastikoak, lanbide tradizionaletan adituak…) ari dira lanean informazioa prest izateko 2018an.