EUSKALDUNAK ETA LEHEN NAZIOAK AMERIKAKO IPAR EKIALDEAN

Wednesday, 25 November, 2015 - 19:00

EUSKALDUNAK ETA LEHEN NAZIOAK AMERIKAKO IPAR EKIALDEAN

EUSKALDUNAK ETA LEHEN NAZIOAK AMERIKAKO IPAR EKIALDEAN

ANTOLATZAILEA:
Jauzarrea
Oreina Urkian

LAGUNTZAILEA:
San Telmo Museoa

MINTZALDIA
AUDITORIUMA
2015eko AZAROAK 25 · 19:00

EUSKALDUNAK ETA LEHEN NAZIOAK
AMERIKAKO IPAR EKIALDEAN


©Dani Blanco
©Dani Blanco

Xabi Otero JAUZARREA-euskal kulturaren azterketa eta zabalkunderako funtsaren zuzendaria da. JAUZARREAk, ATLANTIAR biltzarren ondoren, 147 ikertzaileren sarea sortu du; 12 herrialdetako 32 zientzia-erakunde eta unibertsitatetakoak dira. ATLANTIAR proiektuak euskal zibilizazioaren azken 45.000 urteetako kronologia ezartzen du. OREINA URKIAN KANATA-k paradigma-aldaketa proposatzen du azken aldiko historia horren zati baterako, alegia, Ipar Amerikaren populatze goiztiarra eta gurekin eta gure arbasoekin, Atlantikoko izotzetan zehar egindako bidaiaren protagonistekin, izandako harremana.

OREINA URKIAN KANATA

JAUZARREAk bultzatu eta antolatzen du OREINA URKIAN KANATA programa; proiektu multidiziplinar honen helburua euskaldunek Ipar Amerikako ipar-ekialdeko Lehen Nazioekin izandako harremanak jendartean zabaldu eta ezagutaraztea da; nazio horiek ipar-ekialdeko basoen eremu geografikoan daude: mendebaldetik ekialdera, Aintzira Handien eskualdetik San Lorenzo ibaiaren estuarioraino bere hedadura guztian, eta iparretik hegora, artikotik Labrador eta Ungava badiaren iparraldetik Amerikako Estatu Batuetako New England-eko egungo estatuetaraino. Programa honek KANATA lurraldearen historiaren ikuspegia ematen du Ipar Atlantikoko bi aldeetako indigenen ikuspegitik: Ipar Amerikako ipar-ekialdeko Lehen Nazioak eta Europako Itsasertz Atlantikoko Lehen Euskal Nazioa. Alde batetik, berauen azken 700 urteko harremanen historia eguneratzea. Bestetik, duela 20.000 urte inguru eskualde hartan izandako populatze goiztiarra argitzea. Bi alderdiak lan bateratu batean aurkeztuko dira: liburu gisa zabalkunderako, eta corpus multidiziplinar gisa, erabilera libreko datu-base batean integratuta. 70 espezialista (antropologoak, arkeologoak, genetistak, biologoak, fisikoak, klimatologoak, historialariak, idazleak, folkloristak, ahozko transmititzaileak, buruzagi tradizionalak, hizkuntzalariak, artista plastikoak, lanbide tradizionaletan adituak…) ari dira lanean informazioa prest izateko 2018an. Urte hartan Jauzarrearen biltzarra Kanadan egitea espero da, lurralde hartako hainbat erakunderekin lankidetzan.


Oreina Urkian
OREINA URKIAN KANATAren logoak berak laburbiltzen du egitasmoaren ideia

OREINA, euskaldunek altzeari ematen zioten izena, algonkinek eta irokoiek mendez mende erabili dute, eta orignal hitza sortu dute, Frantzia Berriko biztanleek gaur egunera arte erabilia. Orignal Quebecen altzea da, inork ez du ezagutzen élan (frantsesez) esanda.

URKIAN: urkian dago animaliarentzat bizibidea eta basoetako biztanlearentzat elikagaia eta sendagaia, ezagutza. Urki-baso edo urkidi horrek berorrek barra-kode bat osatzen du, proiektuaren zati garrantzitsua dena kode genetikoa dezifratzeko, horrek ere elkartzen baikaitu beste elementu askok bezala.

KANATA bizi gareneko lurraldea da. Norberaren lurraldea. Baita gure lurraldea ere.

Lauburua, JAUZARREAren logotipoa, euskaldunek eramana, Lehen Nazioek hartu zuten bere ikonografiaren osagaitzat gaur egunera arte.


Jauzarrea


©Xabi Otero
©Xabi Otero

Erreforma protestantearen ondoren Europatik Pennsylvaniara iritsitako kolono berriek –luteranoek, amish-ek, mennonitek– algonkinen eta irokoiengandik hartu zuten –hauek XVI. mendetik erabiliko zutelarik– eta XVIII. mendearen bigarren erditik aurrera zabaldu zuten, Ingalaterra Berritik Goi Kanada eta Kanada Atlantikoraino kolono berrien ezarlekuetan. Algonkinen eta irokoien mitoak eta kondairak gureekin nahasten dira. Lehen Nazioen tradizioan munduaren sorreraren istorioa bera euskal mitoekin nahasten da. “Biziaren jatorria ekialdetik dator, harpe edo leize-zulotik iturriarekin, urarekin”. Azken Maximo Glaziarrean, duela 18.000 urte, izotz-aroko zeharkaldi atlantiko hartatik. Azken batean, kontua da ulergarri bihurtzea gaur egun bi kultura-eta hizkuntza-familiak (algonkinak eta irokoiak) eratzen dituzten taldeen mapa konplexua –lurralde komun batean elkartuak eta historian zehar askotan elkarren aurka ibiliak–, eta haiek euskaldunekin izandako harremanak ulertzea. Zuhaitzez eta urez beteriko lurralde zabal-zabal batean Lehen Nazioen kokapena eta lekualdaketak argituko ditu lanak.