EUSKALDUNAK SAN LAURENDI ESTUARIOAN SAMUEL DE CHAMPLAINEN ARABERA

Wednesday, 17 June, 2015 - 19:00
EUSKALDUNAK SAN LAURENDI ESTUARIOAN SAMUEL DE CHAMPLAINEN ARABERA

ANTOLATZAILEA:

LAGUNTZAILEA:

MINTZALDIA
AUDITORIUMA
2015eko EKAINAK 17 · 19:00

EUSKALDUNAK SAN LAURENDI ESTUARIOAN
SAMUEL DE CHAMPLAINEN ARABERA

Catherine Briand. Historialaria.
Tesia ari da egiten aldi berean Paris IV-Sorbona Unibertsitatearekin (CRLV, Bidaia Literatura Ikertzeko Zentroa ) eta Laval-eko Unibertsitatearekin, Quebec (Celat, Letra, Arte eta Tradizioen Azterketa Zentroa). Azterketa hau egiten duen bitartean, Brown (Providence, RI) Unibertsitateko kide parte-hartzailea da.

Bere tesian Frantzia Berrian –jatorrizko KANATAn– XVII-XVIII. mendeetan egindako bidaien kontakizunetako topaketa-eszenak lantzen ditu.

Zein izan ziren 1608an Quebec sortu zuen Samuel de Champlain nabigatzailearen eta euskaldunen arteko harremanak Frantzia Berrian?

Hori da aztertuko duguna haren bidaia-kontakizunen bidez, 1603 eta 1632 artean argitaratu zirelarik. Erregearen geografoa, kartografoa, tenientea, “Frantzia Berriaren aitatzat” hartua, historiaren eta literaturaren arteko bidegurutzean dauden kontakizun ugariren egilea da Champlain; koloniaren sorreraz aberastasun handiko kontakizunak dira, eta Amerika frantsesaren testu aitzindariak.

Sarrera librea. Aldi bereko itzulpena.