FIRST NATIONS · THE CULTURE IS THE KEY · OREINA URKIAN KANATA

Thursday, 14 April, 2016 - 18:00

ORONA FUNDAZIOA AUDITORIUMA · HERNANI
2016ko APIRILAren 14a · 18:00
Sarrera librea
MESEDEZ ESAN ETORRIKO ZAREN: jauzarrea@gmail.com

FIRST NATIONS · THE CULTURE IS THE KEY · OREINA URKIAN KANATA

3 MINTZALDI ARRATSALDE BATEAN (18:00 - 20:30)
ORONA FUNDAZIOA AUDITORIUMA 2016ko APIRILAren 14a · 18:00
ORONA IDEO · GALARRETA TEKNOLOGIA PARKEA · 20120 HERNANI · GIPUZKOA
Sarrera librea
MESEDEZ ESAN ETORRIKO ZAREN: jauzarrea@gmail.com

LEHEN NAZIOAK

ALEXANDRE BACON

Alexandre Bacon, Innua da, Mashteuiatsh-eko komunitatekoa, haiek berek Piékuagami esaten dioten aintziran,
hau da, aintzira barea edo geldia (frantsesez St-Jean).
Gizarte eta politika arloetan buru-belarri engaiaturik, aborigenen erakunde batzuetako aholkulari estrategikoa da.
Bacon jaunak aldian behin ematen ditu hitzaldiak,
Lehen Nazioen gai eta afera historikoak, lege arlokoak eta politikoa ezagutzera emateko.

Egunsenti berria argitu du orain Innu Lehen Nazioen zeru sabaian,
autogobernurako eskubidea gauzatzen hasi den honetan;
horrek berekin dakar garapen ekonomikoa, osasuna eta hezkuntza kontrolatu behar izatea,
bai eta hizkuntzak babestu eta kontu publikoak ongi kudeatu behar izatea ere.
Innuek orain eginkizun handiagoa betetzen dute lurraldearen garapenean eta babesean.
Zer-nolako eginkizuna bete beharko dute Lehen Nazioek etorkizuneko munduan?

KULTURA DA GAKOA

JUAN JOSE IBARRETXE

Juan Jose Ibarretxe, Lehendakari Ohia eta Agirre Lehendakaria Center-eko zuzendaria.
Euskal esperientzia du ikergai hala eraldakuntza sozioekonomikoan nola giza garapen iraunkorrean.

Juan José Ibarretxek kulturaren garrantzia azalduko du, baina kultura ulertuta identitate,
balio eta narrazio partekatuen gisara, horixe delakoan garapen ekonomikoa jendearengana
eta herriengana hurbiltzeko gakoa, betiere berdintasuna eta elkartasuna bermatuta.

OREINA URKIAN KANATA

XABI OTERO

JAUZARREAko zuzendaria, euskal kulturaren azterketa eta zabalkunderako funtsa.
Erakunde horrek programa hauek sortu ditu ATLANTIAR euskal zibilizazioaren 45.000 urte, OREINA URKIAN KANATA eta EUSKARA.

Hitzaldian, Lehen Nazioekiko harremanen egungo testuingurua azalduko du, horrek ikerketa-proiektu bat KANATAn
garatzea ahalbidetu baitu 12 talderekin, 30 komunitatetan, Aintzira Handien eskualdetik San Laurendi ibaiaren ibarreraino.

ORONAKO 14ko HITZALDIA EZ DA BESTE HIRU HITZALDIAK BEZALAKOA

HILAREN 12ko, 13ko eta 15eko HITZALDIAK BERDINAK DIRA

IRUÑA: LAURENDI ELKARTEA, 12

DONOSTIA: SAN TELMO MUSEOA, 13

BILBO: LA BOLSA AUZO ETXEA, 15


LEKUA

ORONA
ORONA

OREINA URKIAN KANATA

JAUZARREAk bultzatu eta antolatzen du OREINA URKIAN KANATA programa; proiektu multidiziplinar honen helburua
euskaldunek Ipar Amerikako ipar-ekialdeko Lehen Nazioekin izandako harremanak jendartean zabaldu eta ezagutaraztea da;
nazio horiek ipar-ekialdeko basoen eremu geografikoan daude: mendebaldetik ekialdera, Aintzira Handien eskualdetik
San Lorenzo ibaiaren estuarioraino bere hedadura guztian, eta iparretik hegora, artikotik Labrador eta Ungava badiaren iparraldetik
Amerikako Estatu Batuetako New England-eko egungo estatuetaraino.
Programa honek KANATA lurraldearen historiaren ikuspegia ematen du Ipar Atlantikoko bi aldeetako indigenen ikuspegitik:
Ipar Amerikako ipar-ekialdeko Lehen Nazioak eta Europako Itsasertz Atlantikoko Lehen Euskal Nazioa.
Alde batetik, berauen azken 700 urteko harremanen historia eguneratzea.
Bestetik, duela 20.000 urte inguru eskualde hartan izandako populatze goiztiarra argitzea.
Bi alderdiak lan bateratu batean aurkeztuko dira: liburu gisa zabalkunderako, eta corpus multidiziplinar gisa,
erabilera libreko datu-base batean integratuta. 70 espezialista (antropologoak, arkeologoak, genetistak, biologoak, fisikoak,
klimatologoak, historialariak, idazleak, folkloristak, ahozko transmititzaileak, buruzagi tradizionalak, hizkuntzalariak,
artista plastikoak, lanbide tradizionaletan adituak…) ari dira lanean informazioa prest izateko 2018an.