IDENTIDAD · RIQUEZA DE LA DIVERSIDAD

Wednesday, 24 June, 2015 - 19:00

<p class="register_button_container" style="">
<a class="button" href="/en/">Register</a>
</p>

IDENTIDAD · RIQUEZA DE LA DIVERSIDAD

JAUZARREA Euskal Kulturaren azterketa eta zabalkunderako funtsa da. Euskal Herriko talde jendetsu batek sortu du eta, dagoenekoz, 27 naziotako 53 unibertsitatetako 150 ikerlari baino gehiago bildu ditu. Zehazki, ATLANTIAR izeneko proiektua garatzen ari da, euskal zibilizazioaren 45.000 urteko historia miatzeko.

ATLANTIAR proiektua da euskaldunen historiaren eta kulturaren gaineko ezagutzarik eguneratuena biltzen duen tresna. Helburua hauxe: marketin kanpaina etengabe bat garatzea, euskal nortasuna zabaltzeko eta gizartea arlo guztietan hobetzen lagundu dezaketen balioak hedatzeko, kulturaren bitartez.

Jakin badakigu gure iragan guztiaren ondorioa garela; horrexegatik, iragana hobeto ezagutu nahi dugu. Hori lagungarria izango zaigu irizpideak sendotzeko, intuizioak berresteko; eta era berean, erabilgarria zaigu gure berehalako garapenerako.

Ehunka mila urteren emaitza gara –espeziearen gainerakoarekin batera–. ATLANTIAR proiektuan historiarik hurbilena ezagutuko dugu, azken 45.000 urteotakoa Goi Paleolitoko Euskal Aterpe honetan. Hitz batez, Mendebaldeko Europako indigenen Historia.