KANADAKO LABRADOR KOSTALDEAN SAN JUAN EUSKAL BALEONTZIAREN ITSASPEKO INDUSKETA

Tuesday, 17 February, 2015 - 19:00

KANADAKO LABRADOR KOSTALDEAN SAN JUAN EUSKAL BALEONTZIAREN ITSASPEKO INDUSKETA

ANTOLATZAILEA:

LAGUNTZAILEA:
SAN TELMO MUSEOA

MINTZALDIA
AUDITORIUMA
2015eko OTSAILAK 17 · 19:00

San Juan deituriko euskal baleontziaren arkeologia-proiektua Kanadako Labrador kostaldean 1565ean hondoratu zela dioen agiri bat aurkitu ondoren hasi zen. Itsaspean aurkitu zenetik ur azpiko arkeologiaren historiako txostenik osoenetako bat idazteraino egindako ikerketen deskribapen zehatzari esker, hobeto ulertu ahal izango da epopeia honen garrantzia. Bere nazioarteko aitortzari esker, gaur egun San Juan ontzia da Unescoren Ur azpiko Arkeologia Sailaren ikurra, eta Red Bay, garai hartan euskal baleontziek lan egiten zuten lekua, Gizateriaren Ondare aldarrikatu da.

Manu Izagirre
ITSASPEKO ARKEOLOGIA-LANAK
Urpeko arkeologiaren munduan 1974az geroztik ari da ikertzen. Iberiar penintsulan Euskal Herri, Girona, Tarragona, Castello de la Plana, Torrevieja, Cartagena, Malaga, Cadiz, Huelva, Almeria, Asturias eta Santander-en hartu du parte ikerketa arkeologikoetan. Atzerriko indusketa-lanetan ere bai Kanada, Bermuda, Frantzia, Portugal eta Libanon. Kanadako itsaspeko talde arkeologikoan kide gonbidatua izan zen San Juan euskal baleontziaren indusketan (Red Bay, Labrador) 1982, 1983, 1984 eta 1985eko kanpainetan, eta ikerketa-proiektuan Parks Canada-rekin lan egin zuen 1985 eta 1987 urteen artean.

Urpeko indusketa arkeologikoak XVI. mendeko beste itsasontzi-hondakin batzuetan: Ikerketa-taldeko kide gisa honako hauetan:

  • “La Lomelina” Genoako itsasontzi-hondakina (Villefranche-sur-Mer, Frantzia)
  • “Angra B” itsasontzi-hondakina (Azoreak, Portugal)
  • “Delta II” itsasontzi-hondakina (Cadiz, Espainia)

Esku-hartzearen zuzendari gisa honako hauetan:

  • Patatxe benakeroak: “Orio I, Orio II, Orio III, Orio IV, Orio V” (Orio, Gipuzkoa)
  • “Urbieta” XV. mendeko pinaza (Gernika, Bizkaia)

 


Red Bay. 1983. © Xabi Otero. Argazki.
Red Bay. 1983. © Xabi Otero. Argazki.

Doako sarrera.