LE DAUPHIN ITSASONTZIAREN EUSKARAZKO GUTUNAK

Wednesday, 22 April, 2015 - 19:00

Sarrera librea. Aldi bereko itzulpena.

LE DAUPHIN ITSASONTZIAREN EUSKARAZKO GUTUNAK

ANTOLATZAILEA:

LAGUNTZAILEA:

MINTZALDIA
AUDITORIUMA
2015eko APIRILAK 22 · 19:00

LE DAUPHIN ITSASONTZIAREN EUSKARAZKO GUTUNAK
BAIONA-LOUISBOURG 1757

XABIER LAMIKIZ Le Dauphin kortsu-ontziaren harrapaketaz eta gertakari haren testuinguru historikoaz mintzatuko da. Halaber, kortsu-ontziak zeramatzan euskerazko eskutitzen presentzia azaltzen duten arrazoiak aurkeztuko ditu. Hori lortzeko Île Royale (egungo Nova Scotian) kolonia frantsesean bizi zen euskal komunitatearen ezaugarri nagusiak aztertuko ditu. Le Dauphin-i harrapatutako eskutitzez gain, Lamikizek Londreseko High Court of Amiralty-aren funtsetan dagoen euskarazko korrespondentzia gehiagoren berri ere emango du.

XABIER LAMIKIZ historian doktorea da (University of London, 2006). Doktore bihurtu ondoren bi urteko beka lortu zuen University College London-en ikerketa bat burutzeko. 2010 eta 2012 bitartean Madrilgo Universidad Autonoman Historia Ekonomikoko irakaslea izan zen. 2012ko irailetik Historia Ekonomikoko eskolak ematen ditu Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere ikerketak aldizkari ospetsuetan argitaratuak izan dira, beste beste: Revista de Historia Económica, International Journal of Maritime History, Hispanic American Historical Review y Colonial Latin American Review. 2013an “Franklin Pease G. Y. Memorial Prize” saria irabazi zuen, hots, Colonial Latin American Review aldizkariak aldizkarian bertan argitaratutako artikulu hoberenari ematen dion saria. Hainbat ikerketa artikuluz gain, Lamikiz Trade and Trust in the Eightenth-Century Atlantic World: Spanish Merchants and their Overseas Networks (Woodbridge: Boydell Press / Royal Historical Society, 2010) liburuaren egilea ere bada. Bere azken ikerketetan Aro Berriko nazioarteko merkataritza jorratzen jarraitu du, besteak beste, Espainiaren merkataritza kolonialaren finantzazioa, armeniar merkataritza diasporaren presentzia Manilan, eta Bilboko Kontsulatuaren eragin ekonomikoa.

XARLES VIDEGAIN. LE DAUPHIN deitu itsasuntzian zeuden gutunek lekukotasun sinkronikoa eskaintzen digute denak 1757urtean idatziak izan zirelakotz : hizkuntzaren aldetik, ofizioz idazle ez ziren lapurtarren hizkuntzaren berri ematen digute. Alderdi filologiko hortaz gain, 18. mendean Lapurdin euskarak gizartean zeukan garrantzia haztatzeko parada ematen du gutuneria honek : nor ziren gutunak idatzi zituzten jendeak (askotan emakumeak ziren) ? Nolaz edo nundik ikasi zuten euskaraz gutunak idazten ? Mamiaren aldetik, zer dute gehienik aldarrikatzen ez balinbada urrun joan diren askazien eta senideen itzulera ?

XARLES VIDEGAIN. Baionan sortua, Pabeko Unibertsitatean erakaslea, IKER-CNRSko laborategian ikerlea, euskaltzain. Beharlekurik handiena dauka Euskal Hizkeren Atlas Linguistikoa, Euskaltzaindiaren eskutik egiten den lana, zeinetan zuzendarikidea baita ; 1985az geroztik. Tesia 1989an egin zuen Oztibarreko hazkuntzarik buruzko lexikoari buruz. Geroztik lexikologia eta aldaketa linguistikoa ikertu ditu gehienbat. Berrikitan X. Lamikizek hatzeman dituen LE DAUPHIN itsasuntziko euskarazko gutuneria ikertzeko proiektuan parte hartzen du. Lanak : 1989 ; Le vocabulaire de l'élevage en Oztibarre. Contribution aux archives de l'oralité basque (Dir. J. Haritschelhar, J.L. Fossat), 2114. orr. X. Videgain, G. Aurrekoetxea, A. Iglesias, 2008-2010: Bourciez Bildumako Euskal Atlasa (BBEA), 3 liburuki. Euskaltzaindiaren eskutik (Zuzendarikide gisa) : 2010-, Euskal Hizkeren Atlas Linguistikoa (1-6 liburuki).

Sarrera librea. Aldi bereko itzulpena.