SMTHSONIAN CONFERENCE "THE BASQUES"

Saturday, 9 July, 2016 - 09:00 to 15:00

SMTHSONIAN CONFERENCE "THE BASQUES"

NAZIOARTEKO HITZALDIA ETA BESTE JARDUERA BATZUK SMITHSONIAN INSTITUTIONEKIN
HISTORIA NATURALEKO MUSEO NAZIONALA
WASHINGTON D.C.
2016ko UZTAILAK 4-11

Jauzarrea

Smithsonian

2016ko uztailean,
Smithsonian erakundeko Antropologia eta Paleindiar Sailak gonbidaturik,
JAUZARREA erakunde horren egoitzan izan da, Historia Naturaleko Museo Nazionalean (Washington D.C., U.S.A.)
Lau helburu izan dira:

  1. JAUZARREAren liburu batentzat argazkiak egitea.
  2. Erakunde horretako arduradunekin zuzenean harremanetan sartzea.
  3. Euskaldunei buruzko Nazioarteko Hitzaldi batean parte hartzea.
  4. Indusketa berri bat bisitatzea; aurrez azterturiko beste batzuek bezala,
    horrek ere erakusten du Bizkaiko Golkoko Euskal Aterpetik joandako kultura ezarri zela
    Amerikako alde hartan, duela 20.000 urte baino gehiago.

1
1.200 ARGAZKI EGIN DITUGU
indusketa eremuan. Haietako batzuk liburu batean erabiliko ditugu. Hona liburua:
AMERIKAREN JENDEZTATZE GOIZTIARRA BIZKAIKO GOLKOKO EUSKAL ATERPETIK ABIATUTA,
AZKEN IZOTZALDI HANDIAN, DUELA 20.000 URTE BAINO GEHIAGO
Dennis Stanford eta Bruce Bradley doktoreek idatzia.
Dennis Stanford, Margaret Jodry eta Jim DiLoreto doktoreen Antropologia Sailak lagundurik.


Cinmar biface. Solutrean technique. The Culture of the Basque Refuge. 22,760 + 90 rcybp. © Xabi Otero
Cinmar biface. Solutrean technique. The Culture of the Basque Refuge. 22,760 + 90 rcybp. © Xabi Otero


Clovis Culture. 13,300 + 90 rcybp. © Xabi Otero
Clovis Culture. 13,300 + 90 rcybp. © Xabi Otero

2
TOPAKETAK ETA BILERAK
Smithsoniango hainbat arduradunekin, haientzat eta guretzat interesekoak diren proiektuetan,
guztiontzat interesa duten proiektuetan lankidetzan aritzeko helburuak finkatzeko:
Kirk Johnson, Sant Director, Smithsonian Institution, National Museum of Natural History, Washington
Willian Fitzhugh, Director, Arctic Studies Center, Smithsonian Institution, National Museum of Natural History, Washington
Gina Rappaport, Archives, Smithsonian Institution, National Museum of Natural History, Maryland

3
NAZIOARTEKO HITZALDIA
Smithsoniango hitzaldian parte hartu genuen (Basque Folklife Festival jaialdiaren baitan),
Antolatzailea: Willian Fitzhugh (Arctic Studies Center).
Hitzaldia uztailaren 9an, larunbata, egin zen Historia Naturaleko Museo Nazionalaren Antzokian (Washington D.C.).
Xabi Oterok txosten hau aurkeztu zuen
JAUZARREA PROIEKTUA: EUSKAL LANABES BAT MUNDUARENTZAT


SMITHSONIAN CONFERENCE THE BASQUES

4
PROSPEKZIO BISITA
Zehazki, Parsons Islandera joan ginen indusketa berria ikustera, Chesapeakeko Badia, Maryland estatua.
Geruzaren datazioa 21.000etik 19.000 urtera bitartekoa da.
Hasiera batean, harrizko material garrantzitsuak ditu eta egur-ikatzaren hondar ugari.
Eskualde hori funtsezkoa da, Euskal Aterpetik abiatuta duela 20.000 urte
baino gehiago gertatu zen giza isuriarekiko lotura finkatzeko.


Parsons Island. © Xabi Otero
Parsons Island. © Xabi Otero


Darrin Lowery. Paleogeologoa. Delawareko Unibertsitatea. © Xabi Otero
Darrin Lowery. Paleogeologoa. Delawareko Unibertsitatea. © Xabi Otero


Luizien egoera gainbegiratzea, hondartzan azaleratu den geruzan. © Xabi Otero
Luizien egoera gainbegiratzea, hondartzan azaleratu den geruzan. © Xabi Otero


Pieza bat azaleran aurkitua, egur-ikatzeko hondarrak dauden leku batean. © Xabi Otero
Pieza bat azaleran aurkitua, egur-ikatzeko hondarrak dauden leku batean. © Xabi Otero