STORIES FROM THE GUIPUZKOAN COAST

Wednesday, 16 March, 2016 - 19:00

Free entrance - Simultaneous translation

STORIES FROM THE GUIPUZKOAN COAST

GIPUZKOAKO KOSTALDEKO ISTORIOAK

ANTOLATZAILEA:
Jauzarrea
Oreina Urkian

LAGUNTZAILEA:
San Telmo Museoa

SAN TELMO MUSEOA
MINTZALDIA
AUDITORIUMA
2016ko MARTXOAK 16 · 19:00


Javier Castro
Javier Castro

Javier Castro Kimikan lizentziaduna. Etnografoa 1983tik etnografia-ikerketetan dihardu landa-lanen bitartez eta artxiboak arakatuz. ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA. Etnografia Atala

GIPUZKOAKO KOSTALDEKO ISTORIOAK

Larru ontzea eta itsas txakurren merkataritza (XVI-XVII) Mutrikuko errotak (XV. mendetik aurrera). Larrua ontzeko lantegien funtzionamendua. Mutrikuko larrua ontzeko lantegiak (XVI-XVIII. mendeko datuak). Itsas txakurren merkataritza Mutrikun. XVIII. mendeko datu ezezagun batzuk. Labradorreko inuiten kayak bat Itziarren, Ternuan aurkitua (XVII).

EUSKALDUNAK LABRADOR-EN ETA SAN LAURENDI ESTUARIOAN · KANATA


Labradorreko inuiten kayak bat, Ternuan aurkitua (XVII). © JAUZARREA.
Labradorreko inuiten kayak bat, Ternuan aurkitua (XVII). © JAUZARREA.



Labradorreko inuiten kayak bat. Beluga (balea txuria) eta itsas txakur.
The emissary over a seal floater 1824 © Lenhardt Library Chicago.

Gure itsas historiaren ikerketak alderdi epikoak izan ditu ardatz: baleak harrapatzea, bakailao-arrantza… Beste gai berariazkoago batzuek, ordea, ez dute aipaturiko horiek adinako interesik piztu eta ez dira sakon ikertu; esaterako, artisautza-lanbideekin loturiko gaiak. Hitzaldi honetan aurkeztuko diren datuak ezezagunak dira eta argitaratzeko dagoen dokumentazio corpus ikaragarri batean barruan daude, hala nola larrua ontzeko lantegiei loturiko errotak eta Atlantikoz haraindiko itsas txakurren larru merkataritzarekin izan zuten lotura XVI-XVII. mendeetan, bai eta horri loturiko alderdiak ere.


The emissary over a seal floater 1824 © Lenhardt Library Chicago.
"The emissary over a seal floater” 1824. © Lenhardt Library Chicago.



Lehen herriak

OREINA URKIAN KANATA

JAUZARREAk bultzatu eta antolatzen du OREINA URKIAN KANATA programa; proiektu multidiziplinar honen helburua euskaldunek Ipar Amerikako ipar-ekialdeko Lehen Nazioekin izandako harremanak jendartean zabaldu eta ezagutaraztea da; nazio horiek ipar-ekialdeko basoen eremu geografikoan daude: mendebaldetik ekialdera, Aintzira Handien eskualdetik San Lorenzo ibaiaren estuarioraino bere hedadura guztian, eta iparretik hegora, artikotik Labrador eta Ungava badiaren iparraldetik Amerikako Estatu Batuetako New England-eko egungo estatuetaraino. Programa honek KANATA lurraldearen historiaren ikuspegia ematen du Ipar Atlantikoko bi aldeetako indigenen ikuspegitik: Ipar Amerikako ipar-ekialdeko Lehen Nazioak eta Europako Itsasertz Atlantikoko Lehen Euskal Nazioa. Alde batetik, berauen azken 700 urteko harremanen historia eguneratzea. Bestetik, duela 20.000 urte inguru eskualde hartan izandako populatze goiztiarra argitzea. Bi alderdiak lan bateratu batean aurkeztuko dira: liburu gisa zabalkunderako, eta corpus multidiziplinar gisa, erabilera libreko datu-base batean integratuta. 70 espezialista (antropologoak, arkeologoak, genetistak, biologoak, fisikoak, klimatologoak, historialariak, idazleak, folkloristak, ahozko transmititzaileak, buruzagi tradizionalak, hizkuntzalariak, artista plastikoak, lanbide tradizionaletan adituak…) ari dira lanean informazioa prest izateko 2018an. Urte hartan Jauzarrearen biltzarra Kanadan egitea espero da, lurralde hartako hainbat erakunderekin lankidetzan.