
ANTOLATZAILEA:
LAGUNTZAILEA:
MINTZALDIA
SAN TELMO MUSEOA AUDITORIUMA
2016ko MAIATZAren 19a · 19:00 (19:00-21:00)
Sarrera librea · ingelesa · euskara · gaztelaniaz
MESEDEZ ESAN ETORRIKO ZAREN: jauzarrea@gmail.com
MI’KMAQ HIZKUNTZA
HIZKUNTZA ALGONKINOAK
EUSKALDUNAK ETA KANATA
Stephanie Inglis
Stephanie Inglis doktorea Mi'kmaq ikasketetako irakaslea da Azterketa Indigenen Sailean,
Cape Bretongo Unibertsitateko Unama'ki ikastetxean,
eta Kji-Keptin Alexander Denny L’nui'sultimkeweyo'kuom erakundeko zuzendaria (Mi’kmaq hizkuntzarako laborategia).
Erakunde hori Unibertsitateko zentro nagusia da Mi'kmaq hizkuntzaren ikerketari dagokionez.
Mi'kmaq Hezkuntza Zuzendaritzarekin elkarlanean -Mi'kmaw Kina'matnewey (MK) deritzona-
eta Eskozia Berriko Hezkuntza Sailarekin lankidetzan, laborategiak Mi'kmaq hizkuntza ikertzea du eginkizun,
beste egiteko batzuen artean, bai eta haren garapena ere; horretarako, hizkuntza irakasteko ikastaroak ematen ditu
hizkuntza horretan ez dakitenentzat nahiz erdizka mintzatzen dakitenentzat.
Inglis doktorea aditua da linguistikan eta antropologian,
eta hori lagungarri gertatu zaio lan interesgarri horri jarraipena emateko.
Mi'kmaq
Mi'kmaq Ekialdeko lehen Nazio Algonkinoaren hizkuntza bat da, eta Kanadako ekialdean mintzo da.
Jatorrian, Ekialdeko hemezortzi hizkuntza Algonkino ezagutzen ziren,
guztiak ere Ipar Amerikan mintzo zirenak, Labradortik (Kanada) Ipar Carolinaraino (AEB).
Gaur egun, Mi'kmaq munduan indarrez mintzo den Ekialdeko azken hizkuntza Algonkinoa da.
OREINA URKIAN KANATA
JAUZARREAk bultzatu eta antolatzen du OREINA URKIAN KANATA programa; proiektu multidiziplinar honen helburua
euskaldunek Ipar Amerikako ipar-ekialdeko Lehen Nazioekin izandako harremanak jendartean zabaldu eta ezagutaraztea da;
nazio horiek ipar-ekialdeko basoen eremu geografikoan daude: mendebaldetik ekialdera, Aintzira Handien eskualdetik
San Lorenzo ibaiaren estuarioraino bere hedadura guztian, eta iparretik hegora, artikotik Labrador eta Ungava badiaren iparraldetik
Amerikako Estatu Batuetako New England-eko egungo estatuetaraino.
Programa honek KANATA lurraldearen historiaren ikuspegia ematen du Ipar Atlantikoko bi aldeetako indigenen ikuspegitik:
Ipar Amerikako ipar-ekialdeko Lehen Nazioak eta Europako Itsasertz Atlantikoko Lehen Euskal Nazioa.
Alde batetik, berauen azken 700 urteko harremanen historia eguneratzea.
Bestetik, duela 20.000 urte inguru eskualde hartan izandako populatze goiztiarra argitzea.
Bi alderdiak lan bateratu batean aurkeztuko dira: liburu gisa zabalkunderako, eta corpus multidiziplinar gisa,
erabilera libreko datu-base batean integratuta. 70 espezialista (antropologoak, arkeologoak, genetistak, biologoak, fisikoak,
klimatologoak, historialariak, idazleak, folkloristak, ahozko transmititzaileak, buruzagi tradizionalak, hizkuntzalariak,
artista plastikoak, lanbide tradizionaletan adituak…) ari dira lanean informazioa prest izateko 2018an.