
PALEOLITOA
Homo sapiens taldeek, duela 45.000 urte baino gehiago kontinentearen alde honetara izandako lehen migrazioen ondoren Europa Atlantikoaren ertzean kokatuek, atzerantz egin zuten duela 20.000 urte azken glaziazioan izandako hotzaldi handiagatik, eta Bizkaiko Golkoaren inguruan bildu ziren, hau bihurtu zelarik Goi Paleolitoko Babesleku. Bizirik irauteko abenturari ekin zioten hemendik, eta ondorioz desplazamendu ohargarriak egin zituzten, eta etorkizunaren norabidea markatuko zuen jarduera intelektuala garatu zuten, hormatako artea eta arte higigarria garatuz.
Herri haiek muturreko klima-egoerak pairatu zituzten, eta duela 15.000 urte inguru tenperaturak leuntzen hasi zirenean, iparralderago zeuden lurraldeetara migratzen hasi ziren; izan ere, jada izotzetatik libre, landaretza eta abereak zeuden haietan. Beste lurralde batzuez gain, ertz atlantikoa birjendeztatu zuten, garai hartan itsasertza zen eta gaur egun Bretainia, Gales, Kornualles, Irlanda, Eskozia eta Ingalaterra gisa ezagutzen dugun zonaldea, baina zona hori orduan kontinentearen luzapena zen eta honekin bat eginda zegoen gaur egun lurpean dagoen Doggerlands lurralde zabalaren bidez.
Duela 9.000 urte inguru, nekazaritza eta abelazkuntza indartsu hasi ziren garatzen Erdi Ekialdeko Ilgora Emankorrean; ondorioz eskualde hartan nabarmen gehitu zen biztanleria, eta horrek migrazioak eragin zituen norabide guztietan. Talde txikiak ekialdetik Europako hainbat zonatara lekualdatu ziren, eta Mediterraneoko itsasertzean zehar kokatu ziren, eta ibaibideetan aurrera beren ekonomia-produkzioa, bizimoduak eta sinesmensistemak sarrarazi zituzten. Haien mugimenduak Europan zehar halako batean Pirinio inguruko mendietara iritsi ziren duela 7.000 urte, non euskaldunak –hasierako migraziotik sorturiko herria– ez baitziren berehala nahastu etorri berriekin, indoeuroparrekin, alegia.
EGITARAUA
Ostirala, 2012ko maiatzaren 18a.
09:00 09:20: Dokumentazioa jaso.
09:20 09:35: Isturitzeko soinua.. Mixel Etxekopar.
09:35 09:45: Biltzarraren aurkezpena eta hasiera.
09:45 10:00: Aurkezpena. ATLANTIAR proiektua.
XABI OTERO.
JAUZARREA.
Euskal kulturaren azterketa eta zabalkunderako funtsa.
Arraiotz. Nafarroa. Euskal Herria.
10:00 10:45: Gizakiaren jatorria: Gizaki antzinakoak eta modernoak, Afrikatik irtetea eta Mendebaldeko Europa birkolonizatzea.
STEPHEN OPPENHEIMER dokt.
Oxford Unibertsitatea.
10:45 11:00: Atsedenaldia.
Mendebaldeko Europa azken Würm glaziazioan.
11:00 11:45: Xamanismoa Paleolitokohaitzuloetan.
JEAN CLOTTES dokt.
Pirinio Atlantikoetako Historiaurreko Antzinako Gauzen zuzendari ohia.
Frantziako Kultura Ministerioan Labar-arteko zientzia-aholkularia.
11:45 12:15: Goi Paleolitoko kulturen aniztasuna, Izturitzeko adibidetik abiatuta.
AUDE LABARGE dokt.
Isturitze Otsozelaia Kultur Gunea.
JOËLLE DARRICAU.
Isturitze Otsozelaia Kultur Gunea.
Isturitze Otsozelaia Kultur Gunea. Jendearentzat irekitako Historiaurreko Haitzuloen Nazioarteko Batzordeko (I.S.C.A.) lehendakaria.
12:15 12:45: Euskara eta munduko beste hizkuntzak: froga daiteke lotura genetikorik?
PETER BAKKER dokt.
Hizkuntzalaritza saila. Aarhus Unibertsitatea.
Danimarka.
12:45 13:00: Hizkuntzaren arkeologia.
JAVIER GOITIA. Ingeniaria. Geografoa.
13:00 13:15: Euskal Harriak.
IÑAKI PERURENA. Harrijasotzailea.
13:15 14:30: Bazkaltzeko etenaldia.
14:30 15:15: Irtenbide Solutrearra: Ipar Amerika Ekialdeko biztanleen jatorria Pleistozenoan.
BRUCE BRADLEY dokt.
Arkeologia saila. Exeter-eko Unibertsitatea.
15:15 16:00: Izotzaldiko EuropaIpar Amerikarekin lotzen duen Itsas Tradizio Atlantikoaren froga.
DENNIS STANFORD dokt.
Antropologia saileko zuzendaria.
Paleoindiar eta Paleoekologiako programa.
(Smithsonian Institution, Washington).
MARGARET JODRY dokt.
Zientzialari laguntzaile nagusia.
Paleo Kultura ikerketa-taldea.
(Smithsonian Institution, Washington).
16:00 16:30: Mendebaldeko Pirinioak, ibilbide magdaleniarren bidegurutzea: mugikortasunaren aztarnak.
JOSE ANTONIO MUJIKA dokt.
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).
ANDONI TARRIÑO dokt.
C.N.I.E.H. Giza Eboluzioaren Ikerketarako
Zentro Nazionala. Burgos.
16:30 16:45: Praileaitz I Behe Magdaleniarrean.
XABIER PEÑALVER dokt.
Aranzadi Zientzia Elkartea. Donostia.
16:45 17:00: Atsedenaldia.
17:00 17:45: Euskararen substratua Erdialdeko Europan: argudioen laburpena.
THEO VENNEMANN dokt.
Ludwig-Maximilian Unibertsitatea. Munich.
17:45 18:15: Planteamendu historiko berrienak ulertzeko era Lehenengo Nazioen artean.
KEPTIN STEPHEN AUGUSTINE dokt.
Kanadako Zibilizazioen Museoa.
Mi’kmaq buruzagi tradizionala. Lehenengo Nazioaren Batzarreko buruzagia, Sigenigtog.
18:15 19:45: Solasaldi-mahaia.
19:45 20:00: Txalaparta.
Amaia Corral, Ixiar Jauregi, Lara Mitxelena.
Batzorde Zientifiko Antolatzailea:
STEPHEN OPPENHEIMER. Oxford Unibertsitatea.
XABI OTERO. JAUZARREA, euskal kulturaren azterketa eta zabalkunderako funtsa. Arraiotz. Euskal Herria.
J. A. MUJIKA. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).
DENNIS STANFORD. Smithsonian Institution. Washington.
Aldi bereko itzulpena: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.