EHIZTARI-BILTZAILEEN GARAITIK GIZARTE EKOIZLEEN GARAIRA

2013ko Maiatzaren 17a, Ostirala - 08:00etik 2013ko Maiatzaren 18a, Larunbata - 19:45era
ATLANTIAR - EHIZTARI-BILTZAILEEN GARAITIK GIZARTE EKOIZLEEN GARAIRA

EHIZTARI-BILTZAILEEN GARAITIK GIZARTE EKOIZLEEN GARAIRA

Duela 20.000 urte baino lehentxeago, azken glaziazio handia gertatu zen. Handik aurrera, klima gozatzearekin batera, landaretza eta fauna berria sortu ziren. Bizkaiko golkoaren inguruan (Goi Paleolitoko Euskal Aterpean) Homo sapiens taldeak bizi ziren eta, orain dela 15.000 urtetik 11.000 urtera, Ertz Atlantikoa eta Europako beste inguru batzuk birjendeztatzen hasi ziren. Egungo Bretainia, Gales, Kornualles, Irlanda, Eskozia eta Ingalaterran barrena ibili ziren, garai hartan lurraldeok kontinenteari lotuta baitzeuden, itsas maila egungoa baino beherago baitzegoen.

Gaur egun aztergai da ingurumenak zer-nolako eragina duen gizakiarengan eta gaitasun kognitiboan; aztergai, halaber, nola osatzen diren jarreren ezaugarriak gizabanakoarengan eta taldean, nola eragiten dituen horrek guztiak portaera sozialak, kulturalak. Bada, hori guztia aztertzeak gako jakin batzuk eman diezazkiguke giza talde batzuek zergatik iraun zuten ulertzeko. Hots, giza talde horiek baitira duela 45.000 urtetik aurrera Euskal Aterpean finkaturiko gizakien ondorengoak; haien hizkuntza erabiltzen jarraitu zuten, eta hizkuntza horrek Goi Paleolitoko aspaldiko etapa batean izan zuen jatorria.

Ehiztari-biltzaileen gizarte hura arian-arian eraldatu zen. Giza taldeak gero eta jendetsuagoak zirenez, ezinbestean teknikak garatu behar izan zituzten baliabide berriak eskuratzeko eta jendea mantentzeko. Horrek eraginda, zerealen eta beste landare batzuen ekoizpena noranahi zabaldu zen, bai eta animaliak itxian hazteko jarduera ere. Gizakiak ilargiaren eta eguzkiaren zikloei erreparatu zien, aztertu zituen, eta horri esker, laborantzak emankorragoak gertatu ziren. Europa Atlantikoaren zenbait tokitan, monumentu nabarmenak eraiki eta behar berrietara egokitutako errituak sortu ziren.

Duela 7.000 urte ingurutik, hemengo jendearen eta ekialdetik iritsitako taldeen arteko harremanak areagotu ziren eta, horren ondorioz, ideiak eta jakintza trukatu ziren. Galdera interesgarriak sortu dira hizkuntza zelten eta euskaldunen arteko harremanaz; sortu ote zen hizkuntza zelta eremu Atlantikoan? Zabaldu ote zen hizkuntza hori Europa barnerantz eta mendebalderantz, Kobre eta Brontze Aroan?

EGITARAUA

Ostirala, 2013ko maiatzaren 17a.

09:00 09:20: Dokumentazioa jasotzea.

09:20 09:30: Biltzarraren Aurkezpena eta Hasiera.

09:30 09:50: KALAKAN.
Jamixel Bereau,Thierry Biscary, Xan Errotabehere.

09:50 10:00: Aurkezpena. ATLANTIAR proiektua.
XABI OTERO.
JAUZARREA.
euskal kulturaren kzterketa eta zabalkunderako funtsa.
Arraiotz. Nafarroa. Euskal Herria.

10:00 10:45: Klima zer-nola bilakatu den Ipar Atlantikoan azken glaziazio handitik, orain dela 26.000-21.000 urtetik.
Izotzek atzera egitea eta Europako Ertz Atlantikoko itsasertza osatzea; mapa ezaguna.

RICHARD PELTIER dokt.
Fisikari atmosferikoa.
Aldaketa Globalaren Zientziarako Zentroko zuzendaria.
Klima Polarraren Egonkortasunerako Sarea: ikertzaile nagusia.
SciNet-eko zuzendari zientifikoa.
Torontoko Unibertsitatea. Fisika Departamentua.
Ontario. Kanada.

10:45 11:15: Atsedenaldia.

Azken glaziazio handia Dryas goiztiar aroa Gaur egun


Euskal Aterpetik abiatutako migrazioak Europako Ertz Atlantikoaren itsasertzean barrena, genetika-azterlanetatik ondorioztatutako datuen arabera.

11:15 12:00: Euskal Aterpetik Europako Ertz Atlantikoa birjendeztatzea: Magdalen aldiaren bukaeratik Erromatar Inperiora bitarte.
STEPHEN OPPENHEIMER dokt.
Antropologia Kognitibo eta Ebolutiboaren Institutua.
Antropologia Eskola eta Etnografia Museoa.
Oxfordeko Unibertsitatea. Ingalaterra.

12:00 12:45: Oso gutxigatik; Giza kognizio modernorako trantsizioa.
MARK PAGEL irak.
Biologo Ebolutiboa.
Azterlan Konparatiboetarako Estatistika-Metodoak.
Eboluzio Laborategiko Arduraduna.
Bilakaera eta Egokitzapen Molekularra.
Eboluzio Kultural eta Linguistikoa.
Teoria Ebolutiboa eta Portaeraren Ekologia.
Readingeko Unibertsitatea. Ingalaterra.

12:45 13:30: Ehiztari-biltzaileak izatetik nekazari eta abeltzainak izatera. Ilargi eta eguzki zikloen behaketa Europako Ertz Atlantikoan. Ilargi gurtza.
LIONEL SIMS dokt. Antropologia.
Zuzenbide eta Gizarte Zientzia Eskola (LSS).
Londresko Ekialdeko Unibertsitatea. Ingalaterra.

13:30 14:30: Atsedenaldia.

14:30 15:00: Hizkuntza ekoizpenaren neurobiologia. Eboluzio perspektibak eta euskarazko adibideak.
KEPA PAZ-ALONSO dokt.
BCBL. Kongnizioaren, burmuinaren eta hizkuntzaren ikerketa-zentroa.
Donostia. Gipuzkoa. Euskal Herria.

15:00 15:20: Neolitoaren lehen zantzuak eta ekonomia produktiboaren finkapena Bizkaiko Golkoaren inguruan.
JOSE ANTONIO MUJIKA dokt.
Euskal Herriko Unibertsitatea. UPV/EHU.
Gasteizko Campusa. Araba. Euskal Herria.

15:20 15:40: Burdin Aroa Baskoien eta auzokideen lurraldean.
XABIER PEÑALVER dokt.
Aranzadi Zientzia Elkartea.
Donostia. Gipuzkoa. Euskal Herria.

Axtrokiko ontziak (Hallstatt aldia), eta beirazko besokoa (berregina), Basagain.

15:40 16:10: Ehiztari-biltzaileen hizkuntzak; ezaugarri bereziak al dituzte? Hizkuntza eta komunikazioa; harremana eta transferentzia.
PETER BAKKER dokt. Hizkuntzalaritza saila.
Aarhus Unibertsitatea. Danimarka.

16:10 16:30: Transmisio ez-materiala taldean. Ahozkotasuna eta Mitologia.
STEPHEN AUGUSTINE dokt. Etnologoa.
Mi’kmaq Kontseilu Nagusiko Buruzagi Tradizionala.
Sigenigtog Lehen Herria.
Unama’ki College-ko dekano-zuzendaria.
Cape Breton Unibertsitatea. Sydney, Eskozia Berria. Kanada.

16:30 16:50: Euskal uhartea. Euskal Mendiak eta Euskal Zibilizazioa.
CLAUDE DENDALETXE dokt.
Goi Mendiko Biologia Esperimentalerako Zentroko zuzendari ohia (c.b.e.a.) Paueko Unibertsitatea. (uppa). Bearne.
Kanbo. Lapurdi. Euskal Herria.

16:50 17:30: Euskararen kontaktuak Eskandinavian, XI-XIII. mendeetan, identifikatu gabeko hizkuntza batean, Danimarkako idazkun erruniko zenbaitetan.
STIG ELIASSON dokt. Eskandinaviako hizkuntzetan aditua.
Baltikoko eta Ipar Europako Hizkuntzen eta Kulturen programa. Ingeles eta linguistika saila.
Johanes Gutemberg Unibertsitatea. Mainz. Alemania.

17:30 18:00: Atsedenaldia.

18:00 19:45: Solasaldi-mahaia.

19:45 20:00: Otsagiko Dantzak. Bukaerako ekitaldia.

Batzorde Zientifiko Antolatzailea:

STEPHEN OPPENHEIMER. Oxfordeko Unibertsitatea, Ingalaterra.
RICHARD PELTIER. Torontoko Unibertsitatea. Ontario, Kanada.
STEPHEN AUGUSTINE. Cape Breton Unibertsitatea. Eskozia Berria, Kanada.
XABI OTERO. Jauzarrea Euskal Kulturaren Funtsa. Arraiotz. Nafarroa, Euskal Herria.

Aldi bereko itzulpena: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa