SAN JUAN BALEONTZIAREN ERREPLIKAREN ERAIKUNTZA

2015ko Martxoaren 26a, Osteguna - 19:00etik 2015ko Martxoaren 27a, Ostirala - 18:45era
SAN JUAN BALEONTZIAREN ERREPLIKAREN ERAIKUNTZA EUSKALDUNAK LURRALDE BERRIETAN ETA SAN LAURENDI ESTUARIOAN

ANTOLATZAILEA:

LAGUNTZAILEA:

MINTZALDIA
AUDITORIUMA
2015eko MARTXOAK 26 · 19:00

San Juan baleontzia eta euskal balea. © Xabi Otero

San Juan baleontzia eta euskal balea. © Xabi Otero

SAN JUAN BALEONTZIAREN ERREPLIKAREN ERAIKUNTZA
EUSKALDUNAK LURRALDE BERRIETAN ETA SAN LAURENDI ESTUARIOAN

SAN JUAN BALEONTZIA ETA BERE ONDARE BALIOA

San Juan baleontziaren erreplika zehatz baten eraikuntza Albaola Itsas Kultur Faktorian www.albaola.com aurrekaririk gabeko erronka tekniko eta zientifikoa da.

Eraikuntza-prozesuak eman beharreko urrats bakoitzaren inguruan ikertu eta hausnartu behar da; horrela, beste inolako moduan lortu ezin daitekeen jakintza berreskuratzen dute ontzigileek. Era berean, orain dela bost mendeko zamaontzi transozeaniko estimatuenak euskal ontzioletan nola eraikitzen ziren ikusten dute bisitariek.

San Juan baleontzia Pasaiatik irten zen 1565ean eta Kanadako kostaldean hondoratu zen. Gaur egun, arkeologo kanadiarren lanari esker, bere garaiko hoberen ezagutzen den itsasontzia da. Baleontzi horren garrantzia oso handia da, ez bakarrik euskal itsas ondarearekiko, mundu-mailan baita ere.

Xabier Agote

Estatu Batuetan zurezko ontzigintzan trebatu ondoren, urteak pasa zituen euskal ontzigintza tradizionala ikertzen.

Ikerketa haien ondoren Ameriketatik trainerua eraiki zuen 1998an Estatu Batuetan; bertan Albaola Elkartea sortu zuen.

2000. urtean Pasai Donibanen Ontziola Itsasontzi Tradizionalen ikerketa eta Eraikuntza Zentroa zabaldu zuen Albaolak, eta euskal ontzien erreplikak eraikitzeari ekin zion.

2006an Albaolak Apaizac Obeto espedizioa egin zuen, Ontziolan eraikitako 16. mendeko euskal baletxalupa baten erreplika batekin Kanadako uretan nabigatuz.

2014. urtean Pasai San Pedron Albaola Itsas Kultur Faktoria zabaldu zen, Xabier Agoteren zuzendaritzapean. Gaur egun, euskal itsas kultura eta ondarea suspertzeko asmoa duten beste proiektuekin batera, San Juan baleontziaren erreplika da bertan egiten ari den egitasmo nagusia.

Red Bay. 1983. © Xabi Otero.

Red Bay. 1983. © Xabi Otero.


© Xabi Otero.

© Xabi Otero.

Sarrera librea. Aldi bereko itzulpena.