ATLANTIAR BILTZARRA INFORMAZIO GEHIGARRIA

%user(r)en irudia

ATLANTIAR NAZIOARTEKO BILTZARRA INFORMAZIO GEHIGARRIA
2019ko URRIAREN  18a · ORONA FUNDAZIOA AUDITORIUMA · HERNANI

ETORTZEKO INTERESA BADUZU IZENA EMAN DEZAKEZU WEB ORRIAN EDO LOTURA HONETAN:

https://jauzarrea.com/eu/atlantiar-2019-biltzarra-izen-ematea

HEMEN BIDALTZEN DIRA BILTZARRAREN EDUKIARI BURUZKO INFORMAZIOA
ETA EGUN HORRETAKO ANTOLAKETARAKO ZENBAIT XEHETASUN.
OROITARAZTEN DIZUGU GURE WEB ORRIA: www.jauzarrea.com 4 hizkuntzatan:
EUSKARA, GAZTELERA, FRANTSESA ETA INGELESA
BERTAN EDUKIEI, ORDUTEGIEI ETA IZEN-EMATE MOTEI BURUZKO INFORMAZIOA AURKITUKO DUZU
BEHARREZKO GERTA ZITEKEN INFORMAZIO GEHIAGORAKO: jauzarrea@gmail.com

INFORMAZIO OSAGARRIA
Biltzarrerako izen-ematea 60:00€ ordainketaren bitartez
soilik Orona Ideo Auditoriumean izanen diren hitzaldietara joateko da.
Baita biltzarraren egitarau inpresoa aukeratutako hizkuntzan, euskara edo gaztelainoa, jasotzeko ere
Izen-emateak balio izanen du JAUZARREAk kontuan ingresoaren berri izanen duenean.
Bazkaria eta atseden aldietako kafeak ez dira barne.

EGUN HORRETAKO ANTOLAKETA XEHETASUNAK
Partaide bakoitzak Orona Fundazioko sarreran bere dokumentazioa jasoko du,
Auditoriumera sartzeko akreditazioarekin eta egitarauarekin.
Baita ere nahi izan ezkero aukera izanen du er-rezeptore bat izateko
hitzaldiak euskaraz, gaztelainoaz edo ingelesez entzuteko.
Aipatu identifikazioa erakutsi beharko du Audiotoriumera sartzen den aldi oro.
Egun guztian barrena atxik ezazue otoi.

Ateak zabalduko dira 8:00etan.
Ateak irekitzean, sarreran, akreditazioak eskuratzeko JAUZARREAk antolatuko ditu
zenbait errenkada abizenaren lehen hizkiaren arabera,
Auditoriumerako sarrera ahalik laisterren errezteko.
Biltzarra 8:30ean hasiko da.

INFORMAZIO GEHIGARRIA
Etenaldiak eta atsedenaldiak
- Goizean ordu erdiko bi etenaldi gosarirako edo kaferako.
- Txostengileen hitzaldiak 20 minutukoak izanen dira.
- Hitzaldi bakoitzaren artean 5 minutuko etenaldia izanen da.

- Bazkaltzeko ordu bete bat egonen da.
  Eraikinean bi kafetegi-jatetxe daude. Jendearen kopuruarengatik mahaiak jarraituak izanen dira.
  Hau da, ez da mahai indibidualik edo taldetarako egonen.
  Orona eraikinatik atera gabe bazkaldu nahi baduzu Diametro 200 
  honako telefonoaren bitartez jarri harremanetan: 699 424 968.
- BIGARREN SOLAIRUKO AUTOZERBITZU JATETXEAN MENUA 13,00€, BEZA BARNE.
- BEHE SOLAIRUKO JATETXEKO MENUA 20,00€, BEZA BARNE.

- Arratsaldean 30 minutuko etenaldi bat izanen da.
- ORONAKO aparkalekuak DOAINIK dira.
- Edozein dudatarako helbide elektroniko hau bera erabil: jauzarrea@gmail.com. edo 948 580 976 telefonoa.

BILTZARRAREKIN ERLAZIONATUTA URRIAREN 16AN
DONOSTIKO SAN TELMO MUSEOAREN AUDITORIUMEAN
PAPEOLITIKOKO LANABESEN LANKETAREN ERAKUSTALDIA
EGONEN DA Bruce Bradley doktorearen eskutik.
Berau arkeologoa da, Erresuma Batuko Exeter Unibertsitateko Arkeologia Saileko irakasle emeritoa.
Smithsonian Institution Historia Naturalaren Museo Nazioaleko ikertzaile kide.
Sioux Falls Augustana Unibertsitateko laguntzailea.
Indiako Bangaloreko Ikerketa Aurreratuetako Instituto Nazionaleko Fakultadeko laguntzailea.
Paleolitokoko material litikoen lanketan aditua.
Lanketa erakusteta bakoitzean ondoz ondoko itzulpen baterako interprete batek lagunduta egonen da.

––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––