VIDEO - JAUZARREA y PARKS CANADA en Louisbourg
JAUZARREAk euskal kultura programa bat sortu du PARKS CANADA erakundearekin batera Louisbourg Goterlekuko Historiagunean garatzeko.
Cape Breton Island, Nova Scotia Canada. UNAMA'KIko Mi´kmaq lurralde tradizionala.
BIDEOA © Christiane Carrier. Argazkia © Parks Canada. Fortress of Louisbourg.
Amets Aranguren eta Mirari Loyarte. Culture Fête.
CULTURE FÊTE
Ekimen hau, Parks Canada erakundearen barneko Culture Fête barnean, Louisbourgen garatuko den euskal kulturari buruzko programa ordubetez aurkezteko baliagarri izan zen.
Euskal Herriaren historia eta euskal kulturari buruzko sarrera orokor bat, frantsesez eta ingleses, egin ondoren, Amets Arangurenek txistu emanaldi bat eskaini zuen eta azkenik bien artean Itsasoa laino dago kantatuz burutu zuten ekitaldia.
Honako bideoa, Christiane Carrierek igorria dugu Cape Bretonetik gure BLOGerako, eta 2019ko Uztailaren 20an Louisbourgeko Gotorlekuan ospatu zen Culture Fête ekitaldian hartua izan zen.
Esker aunitz Christiane!