Mark Pagel irakaslea naiz, Ingalaterrako Reading Unibertsitatekoa. Biologo ebolutiboa naiz eta Jauzarreako biltzarrera etorri naiz euroasiar bezala ezagutzen dugun superfamiliari buruz egiten aritu garen lanaz hitz egitera. Guk uste dugu superfamilia honek batzen dituela eurasiako familia nagusiak, mendebaldeko itsas bazterretik Pazifikoraino eta Pazifikoko Ekialdeko itsasertzetik, bide guztian barrena, Atlantikoraino.
Uste dugu hizkuntza familia honek hamabost bat mila urteko antzinatasuna duela eta ematen digula jendearen ibileren berri eurasian barrena azken glaziazioaren bukaeran, horma geruza euroasiar kontinentetik gibel zihoanean. Gauza izan gara hizkera superfamilia hau identikatzeko somatuz hitz kopuru txiki baten existentzia, zeinak denbora luzean barrena hain dira poliki aldatzen ezen beren jatorria joan baitaiteke gibel hamar, hamabi, hamabost edota baita hogei mila urte ere. Ustez jatorria hizkera familia hauen artean duten hogei edo hogeitabost bat hitz identifikatzeko gauza izan gara. Honek bere arbol genealogikoari hamabost bat mila urteko data ezartzea ahalbidetzen du.
Guretzako, Jauzarreako biltzarrerako, interesgarria izan zena zen gure buruari galdetzea nola kokatzen den euskara hizkera superfamilia eurasiar honetan. Badakigu noski gaur euskal jendea bizi dela Euskal eskualde autonomoan, eta bazela euskal jendea eskualde honetan orain zazpi bat mila urte indoeuropar hiztunak eskualdera iritsi zirenean. Halaber ikerketa genetikoak direla medio badakigu bazirela tokian euskal jendeak baliteke hamabost eta hamazortzi mila urte tartean. Hortaz jende hauek hemen ziren azkenean hizkera euroasiarrak aldatzen hasi zirenerako. Euskara ikertzen dugunean ikusten dugu ez dugula bera eta eurasiako beste hizketa nagusien artean inongo lotura aurkitzen ahal eta honek zera idarokitzen digu, seguraski euskal jendeak eta bere hizkera hemen zirela hamabost edo hamazortzi mila urte baino lehenago, gainerako hizkerek sekula mendean hartu etzuten babeslekuan.
Eta honela, uste dugu pentsatzeko arrazoi aski badagoela euskara eta euskal kultura hizkuntza familia honen sorburua baino aisa lehenagokoa dela, eta atzera eramaten gaituela gizakiak, lurrari lotuak izan gabe, ehiztari biltzaileak ziren gure historiako unera.