
Gaztela eta Aragoi Nafarroako Erresuman indarrez sartzeak egoeraren aldaketa ekarri zuen euskal lurraldeentzat, baina horrek ez zuen eragotzi lurralde horien garapen oparoa; gauza bera gertatu zen gero Nafarroako Erresumaren gainerakoarekin, frantziar koroarekin.
Gure arbasoen aztarna Ipar Amerikako ipar-ekialdean: Kanata. San Laurendi ibaian zehar eta Ontario aintziraren iparreko ur-bazterrean erabili zen bidearen arrastoak; bide hori antzinako Huron-Wendat herriekiko aurre-harremanetan erabili zen, XIV. mendetik XV. mende erdira arte. Euskal jatorrikoa izan daitekeen burdinazko piezak bertako merkatarien eskuetan 1500. urte inguruan agian egin zuen bidea.
San Laurendiko irokoien desagerpen misteriotsua 1600. urtea baino lehen eta euskal baleontzien patua Labrador-en (haien industria indartsua behera etorri baitzen): horra hor XVI. mendeko enigma handiak Kanadan, oraindik azalpen argirik gabeak. Harremana Lehenengo Nazioetako beste batzuekin: Mi’kmaq, Innu, Cree, Beothuk, Inuit-ekin.
1600. urte inguruan izan zen sorgin-ehizaren une gorena Europan, eta XVII. mendearen hasieran fenomeno aipagarri bat izan zen euskaldunen artean, Lapurdin. Zurrumurruak inguruko lurraldeetara ere zabaldu ziren eta Espainiako Inkisizioa adi-adi zegoen Logroñon.
Euskaldunen nagusitasuna itsas ontzigintzan eta aurrekaririk gabeko berrikuntza-gaitasuna: Pasaiako San Juan ontziaren kasua, 1565ekoa. Ekartzen zen balea-olioa Europa argitzeko erabiltzen zen. Euskal ontzigintzako arkitekturaren tradizio etengabeak tresnak eman zituen herri honen garapenean hainbat mendez garrantzi handiko eginkizunak gauzatzeko. Milurteko-erdi bat baino gehiagoz euskaldunentzat –hauen ezagutza teknologiko eta nortasunarentzat– Europako mendebaldeari garrantzi handiko ezagutza emateko gaitasuna suposatu du.
Pío Barojaren País Vascok, Wilhelm von Humboldt-en Pays Basquek, Mark Kurlansky-ren Basque Countryk edo Joanes Leizarragaren Euskal Herriak XVI. mendean ibilbide historiko komuna dute beren hizkuntza, tradizio, gizon-emakume eta horien modernotasunaren bidez.
Txikiaren erronka handia, sustraiak ahaztu gabe munduari begiratzea. Basque Case –gizarte, ekonomia eta politika mailako eraldaketa-kasu bat– gaur egun aztergai da munduko unibertsitate askotan.
Historiaurreko mugarriak, lehenengo Homo sapiens sapiens talde honentzako ondorio interesgarriekin; taldea Europako mendebaldean kokatu zen eta gaur egun euskal herrien multzoan ikus daiteke, adibide gisa. Europako Mendebaldearen sustraiak, Ertz Atlantikoa birjendeztatzea Euskal Aterpetik. Hasierako leinu genetikoen iraunkortasuna. Baskoi hizkuntza-substratua kontinentean, bere antzinatasuna 40.000 urtekoa eta bere jatorria arakatzea lurbirako hainbat lekutan. Labarretako artea sortzea Goi-Paleolitoko Aterpean. Irtenbide Solutrearra: Ipar Amerika Atlantikoko biztanleen jatorria Pleistozenoan. Itsas Tradizio Atlantikoa Europaren eta Ipar Amerikaren artean azken izotzaldian. Begiratu berri bat Magdalenienseari eta megalitismoari. Zeltera agertzea Europa Atlantikoan eta Aitzin-euskararekiko lotura.
Eguneroko bizimoduaren historia mendeetan zehar, idatzi ez dugun eta berreskuratu behar dugun historia nola bizi behar dugun jakiteko adibidea. Eredu bat izan beharko luke guretzat iraganeko gakoak argitzeko eta beste eremu batzuetan erabilitako tresnak geureganatzeko. Unibertsoa arakatzen dugu, baditugu jakintza-arlo guztietan aplikatzeko moduko baliabideak. Geure buruari buruzko ezagutzaz horniturik, zientziaren eta teknologiaren laguntzaz historia argitu dezakegu, eta gai izan etorkizun hobeari aurre egiteko.
EGITARAUA
2015eko maiatzaren 15a, ostirala.

08:00:Dokumentazioa banatzea bertaratuei.
08:50:Biltzarraren Hasiera.
09:00:Lurralde sakonen soinua.
09:10hSarrera. ATLANTIAR egitasmoa eta Biltzarraren haria. Agurra gure gonbidatuei, Biltzarrean parte hartuko duten hizlariei eta Ipar Amerikako Ipar-ekialdeko Lehenengo Nazio batzuen ordezkariei: Stephen Augustine (Mi’kmaq), Alexandre Bacon (Innu) eta Louis Lesage (Huron-Wendat).

09:25:Euskal Burdinatik Bolira: Antzinako Huron-Wendat-en Distantzia Handietako Truke Sistemak Ontario aintziraren iparreko ur-bazterrean. RON WILLIAMSON dokt. Arkeologoa. Antropologoa. Archaeological Services Inc. Toronto. Ontario. Kanada.

Huron bat burdinazko aizkorarekin. Photo © copyright yap films from the film “Curse of the Axe”.
10:05:“Bazkide pribilegiatuak” ala “hiltzen duen jendea”? Euskaldunak eta Irokoiak San Laurendi ibaiaren arroan, 1530-1650. Kanata. BRAD LOEWEN dokt. Antropologoa. Antropologia Saila. Montrealgo Unibertsitatea. Quebec.
10:35:Etenaldia. 30 minutu.
11:05:EuskalsorginkeriaetaEspainiakoInkisizioa(XVI.etaXVII.mendeak). GUSTAV HENNINGSEN dokt. Antropologoa. Daniar Folkloreko Artxiboetako Ikerketa zuzendari ohia. Kopenhageko Errege Liburutegia. Danimarka.

Dernenburg. Harzen 1555. Graphisches Sammlung. Zentralbibliothek. Zürich.
11:40:Euskaldunen nagusitasuna itsas ontzigintzan eta aurrekaririk gabeko berrikuntza-gaitasuna: Pasaiako San Juan ontziaren kasua, 1565ekoa: itsasontzirik ohoratuena eta ospetsuena munduko itsas arkeologiaren historian. ROBERT GRENIER dokt. Arkeologoa. Parks Canada-ko Urpeko Arkeologia Unitateko zuzendari ohia. UNESCO 2001 batzordea. Ottawa. Kanada.



12:10:Irokoien Kanatatik Gernikara. Bidaia laburra lau mendeko euskal historian zehar. IÑAKI EGAÑA. Historialaria. Aranzadi Zientzia Elkartea. Euskal Memoria Fundazioko lehendakaria. Donostia. Gipuzkoa. Euskal Herria.
12:45:Gizarte Globala eta Tokian Tokiko Erantzuna. JUAN JOSE IBARRETXE dokt. Ekonomialaria. Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia. Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies. Laudio. Araba. Euskal Herria.
13:15:Iragana ikertu. Etorkizunari aurre eginez. Nortasuna, aniztasunaren aberastasuna. XABI OTERO. JAUZARREA euskal kulturaren azterketa eta zabalkunderako funtsa. Arraiotz. Nafarroa. Euskal Herria.
13:30:Bazkaltzeko etenaldia. Ordu eta erdi.
15:00:Ondorio interesgarriak iradokitzen dituzten mugarriak historiaurrean.
Europako Mendebaldearen sustraiak, Ertz Atlantikoa birjendeztatzea Euskal Aterpetik. Hasierako leinu genetikoen iraunkortasuna. STEPHEN OPPENHEIMER dokt. Genetista. Antropologia Kognitibo eta Ebolutiboaren Institutua. Oxfordeko Unibertsitatea. Ingalaterra.
Baskoi hizkuntza-substratua Europan. THEO VENNEMANN dokt. Hizkuntzalaria. Ludwig-Maximilian Unibertsitatea. Munich. Alemania.
Antzinako euskarak 40.000 urte baino gehiago daramatza Europan. PETER BAKKER dokt. Hizkuntzalaritza saila. Aarhus Unibertsitatea. Danimarka.
Irtenbide Solutrearra: Ipar Amerika Atlantikoko biztanleen jatorria Pleistozenoan. BRUCE BRADLEY dokt. Arkeologoa. Arkeologia saila. Exeter-eko Unibertsitatea. Ingalaterra.
Itsas Tradizio Atlantikoa Europaren eta Ipar Amerikaren artean azken izotzaldian. DENNIS STANFORD dokt. Antropologoa. Antropologia saileko zuzendaria. Paleoindiar eta Paleoekologiako programa. MARGARET JODRY dokt. Antropologoa. Paleo Kultura ikerketa-taldea. Smithsonian Institution Washington. USA.
Begiratu berri bat Magdalenienseari eta megalitismoari. LIONEL SIMS dokt. Antropologoa. Zuzenbide eta Gizarte Zientzia Eskola (LSS). Londres Ekialdeko Unibertsitatea. Ingalaterra.
Zelteraren agerpena Europa Atlantikoan historiaurrearen amaieran eta Aitzin-euskararekin duen lotura. JOHN KOCH dokt. Hizkuntzalaria. Ikaskuntza Zelten hizkuntzalari eta ikerlaria. Galeseraren eta Zelteraren Azterketa Aurreratuen Zentroa. Galeseko Unibertsitatea. Galeseko Liburutegi Nazionala. Gales.
Euskal eta amerindiar tresnen birkalifikapena Ipar Amerikako testuinguruan. LAURIER TURGEON dokt. Antropologoa. Etnologia Ondarearen Ikerketa Katedrako zuzendaria Kanadan. Antropologia Multimediaren Ikerketa Laborategiko zuzendaria. Lavaleko Unibertsitatea. Quebec.
Oreina Urkian Kanata. Lehen Nazioak eta Euskaldunekiko Harremanak. STEPHEN AUGUSTINE dokt. Mi’kmaq Kontseilu Nagusiko Buruzagi Tradizionala. Sigenigtog Lehen Herria. Unama’ki College-ko dekano-zuzendaria. Cape Breton Unibertsitatea. Eskozia Berria. Kanada.
17:30:30 minutuko etenaldia.
18:00:Galderak eta solasaldia.
19:30:Biltzarraren amaiera. Bertsolariak. JON MAIA. ALAIA MARTIN.
Batzorde Zientifiko Antolatzailea:
STEPHEN OPPENHEIMER. Oxfordeko Unibertsitatea. Ingalaterra. RON WILLIAMSON. Archaeological Services Inc. Toronto. Ontario. Kanada. JOHN KOCH. Galeseko Unibertsitatea. Gales. XABI OTERO. JAUZARREA euskal kulturaren azterketa eta zabalkunderako funtsa. Arraiotz. Nafarroa. Euskal Herria.
Aldi bereko itzulpena: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa.