GUTXIENGOEN HIZKUNTZEN BIZIRAUPENA

GUTXIENGOEN HIZKUNTZEN BIZIRAUPENA

Azalpen sozio-linguistikoak badirudi zera inplikatzen duela: indoeuroparraren hedapena lehenago eta zabalera handiagoaz indoeuroparra ez zen hizkuntzaren bat hitz egiten zuen lurraldera, era baketsuan onartu zelarik hizkuntza hori eta ez konkistaz eta jendea ordeztuz. Baita ere inplikatuko luke antzinako garaietan eskualde zabalago bateko iberiar eta euskal hiztunek indoeuroparra ikasi zutela, euskararen eta iberiar hizkuntzaren marka ezarriz mintzatu zen indoeuroparraren forman. Honela indoeuroparra zeltera bihurtu zen, horren frogak aurkitzen ditugularik erromatar-aurreko garaietan eta oraindik bizirik dauden hizkuntza zeltikoetan. Guk Galesen Euskal Herriarekiko dugun interesaren arrazoietako bat, noski, hau da: ez dela hizkuntza zeltikoen jatorriaren eta historiaurrean antzinako euskararen formarekiko ukipen posibleen kontua bakarrik. Ondorengo historia ere, jakina, era askotan antzekoa eta paraleloa da, eta zerbait ikas dezakegu aztertuz euskarak nola iraun zuen bizirik erromatarren okupazioan, hizkuntza zeltikoek Britainia Handian eta kontinenteko alde batzuetan ere bizirik iraun zuten bezalaxe erromatarren okupazioan. Hemen daukaguna kultura-biziraupenaren erresistentzia-istorio bat da; hau da, badugu zer ikasirik garai haietako eta, noski, gero garai modernoetako esperientzia komunetik. Euskal Herrian eta Galesen aski antzekoak dira hizkuntza-politika, irakaskuntza, nola gutxiengoen hizkuntzek egiten duten beren bidea, nola aurkitzen dituzten beren tradizioak eta beren etorkizuna Europan eta gaur egungo mundu modernoan, tomografia, estatistikak, hizkuntza-politika, hezkuntza-politika eta abar. Gutxi gorabehera hedadura eta biztanleria bertsuko herrialdeak dira, ikasle kopuruak ere antzekoak dira, hots, antzeko kopuruak dituzte hizkuntza zaharrago bat ikasten eta hitz egiten ari direnenak ere; beraz, onura handia atera daiteke Gales eta Euskal Herriaren arteko kultura-trukeetatik. (2’ 35”)