UNAMA'KI-EN GAUDE

%user(r)en irudia

UNAMA'KI-EN GAUDE

LEHEN HARREMANA PARKS KANADAKO ETA CBU-KO KIDEEKIN

Amets Aranguren, Marta Vazquez eta Mirari Loyarteren partez.  

Gaur bi aste bete dira Euskal Herria utzi genuela. Bi aste hauetan pertsona askorekin harremanetan egon gara eta hirurok bi hilabete hauetan zehar biziko garen etxean egokitu gara jadanik. Etxea osoa erosoa, Louisbourg herrian kokaturik dago eta ingurua ezagutzen goaz denbora aurrera doan heinean.

Montebello Cottage, Louisbourg. Unama’ki-ko gure etxean.

 

Mirari, Marta eta Amets.

Parks Kanadako taldekideen eskutik prestakuntza jaso ondoren, XVIII. Mendeko euskaldunen  papera betetzen hasi gara Leku Historikoan Louisbourgeko gotorlekuan bertan.

Mirari eta Amets. Amets kanoia jaurtitzeaz arduratu zen.

 

Ez hori bakarrik, gainera aldi berean, JAUZARREA UNAMA’KI LOUISBOURG proiektuaren barnean, Cape Breton Unibersitatean (CBU) matrikulaturik gaudenez unibertsitateko klaseak ere hasi ditugu.

CBUko klase hauetan Unama’ki lurraldeko Mi’kmaq kulturari buruzko edukia lantzen dugu. Oso klase interesgarria, zeinean Mi’kmaq eta euskal kulturaren arteko harremana ere landuko dugun. Gainera, asteartetan txango edo ibilaldiak antolaturik daude, modu praktiko batean islatzeko klasean landutakoa. Esaterako, uztailak 3 asteazkena, Membertou Heritage Park bisitatu genuen, beste aldi batean itzuliko garena.

 

Amets, Marta eta Mirari. Louisbourg. Unama’ki.