EUSKARA ETA HIZKUNTZA ZELTAK UKIPENEAN
AGURRA GALESERAZ
John Koch naiz. Aberystwyth-en, Galesko Unibertsitatean, Ikasketa Gales eta Zeltiko Aurreratuen Zentroan lan egiten dut. Europako eskualde atlantikoetan antzinako hizkuntza zeltikoei eta han izan dezaketen jatorriari buruzko ikerketa-proiektu bat zuzentzen ari naiz, baita ere nola dauden konektaturik eskualde hartan, Europaren Mendebaldeko eskualde atlantikoetan, indoeuropar ez diren hizkuntzekin eta historiaurreko kulturekin. Horregatik, hizkuntza zeltikoen ikerketarekin gu egiten ari garena, zeharka, baina era esanguratsuan, nire ustez, garrantzitsua izan daiteke euskararentzat eta eskualde atlantikoko beste hizkuntza ez indoeuroparrentzat. (Betiere kontuan izanda gaur egun euskara bakarrik dagoela bizirik, bere garaian egon zitezkeen hizkuntza indoeuropar eta indoeuropar-aurreko guztietatik), gure ikerketak orain arte konexioak azaleratu ditu, baita etenak iruditzen zaizkigunak ere hizkuntza zeltikoen erregistroan eta arkeologia-erregistroan Bizkaiko Golko - Pirinio korridorearen inguruan. Beraz, eredu bat ikusten dugu, eta horren arabera, badirudi antzinako hizkuntza zeltikoek sare multzo bat eratzen dutela Europar penintsularen eta eskualde atlantikoaren inguruan. Baina, zalantzarik gabe, bada arrakala bat Akitaniako eta Ipar-ekialdeko Iberiar Penintsularen eskualde zabal hartan; antzinako iberiar hizkuntzak antzinako euskararekin topo egin zuen lekutik igarotzen da, Pirinioetako korridorearen ingurutik, Mediterraneoaren eta Bizkaiko Golkoaren artean Europar penintsula asko estutzen den lekutik. Beraz, azken batean, uste dut horrek argitu egingo duela Europako mendebaldearen geroko kultura-historiaurre guztia, hizkuntza zeltikoak eta euskara eta Europaren mendebaldeko beste hizkuntza ez-indoeuroparrak barne direla. (2’ 30”)