Xabi Oterori elkarrizketa ONDA VASCAn Iratxe Celisen programan

%user(r)en irudia

Abuztuaren 27an 12:15etan. JAUZARREAKO Xabi Oterori elkarrizketa ONDA VASCAn Iratxe Celisen programan. Jauzarrea eta UNAMA’KI-LOUISBOURG programari buruz MI’KMA’KIn Mi’kmaq nazioaren lurralde historikoan, ipar Ameriketako ipar-ekialdean, aldi honetan Cape Breton irlan, Nova Scotia, Canada. Bai eta datorren kongresuari buruz ere hitz eginen du ATLANTIAR NAZIOARTEKO BILTZARRA 2019. Urriak 18 Hernanin.

 

 

Elena Berazadiri egingo diote elkarrizktea Euskaldi Irratiko FAKTORIAN, Abuztuaren 26an (Astelehena) goizeko 11:15etan. Eleneak JAUZARREARI buruz, bai eta Euskal eta Mi’kmaq kultura lotzen dituen programari buruz ere hitz eginen du, Parks Canadarekin eta CBU Cape Bretoneko unibertsitatearekin bat sortua den proiektua: UNAMA’KI LOUISBOURG. Bi euskaldun ikasleren , Mirari Loyarte eta Amets Arangurenen, egonaldia kontatuko digu Mi’kmaq-en UNAMA’KI lurraldean euskara eta euskal kultura zabaltzen Louisbourgeko leku Historiko Nazionala den gotorlekuko milaka bisitarien artean. Bai eta Marta Mazquezen ikerketa lanaren berri emanen digu ere, Eskola Erresidentzialek eta Canadan Lehen Naziokoek jasandako genozidio kulturalari buruz, ondoren hemen gure artean zabaltzeko asmoz.

 

Elkarrizketa LA CASA DE LA PALABRA-n, Radio Euskadi, Roge Blasco eta Xabi Oterorekin.
Gaur gauean, Abuztuaren 19an, 24:00etan.
Jauzarreak sortutako programa UNAMA'KI-LOUISBOURG, Parks Canada eta CBU Cape Breton-eko unibertsitatearekin bat.
Louisbourg-eko gotorlekuan bi euskaldunen egonaldia, Mirari Loyarte eta Amets Aranguren, euskera eta euskal kultura zabaltzen leku historiko honetan.
Marta Vazquez-en ikerketa lana Eskola Erresidentzialei eta Kanadako Lehen Naziokoek jansandako genozidioari buruz.