ESKOLA ERRESIDENTZIALEI BURUZKO PROIEKTUA

%user(r)en irudia

ESKOLA ERRESIDENTZIALEI BURUZKO PROIEKTUA

ARTXIBO ETA LEKUKO IZAN ZIRENEN AZTERKETA

XIX. mendearen hasieran, ume indigenak hezitzeko ideia sortu zen. Baina oso denbora gutxian ideia hori guztiz aldatu zen eta XIX. mendearen amaieran ume horietan beraien kultura propioa ezabatzeko eta ahazteko planifikatzen hasi ziren. 1907. urtearen amaieran programa berri horri “soluzio finala” bezala ezagutua izan zen-naziek terminologia hau erabiltzen  hasi ziren baino hamarkada batzuk lehenago. Britainiar koroko Duncan Campbell Scott generalak, garai hartan Indiarren Gaietaz arduratzen zen nagusia zelarik, bera izan zen britainiar koroaren jarrera Kanadako lurraldean bultzatu zuena.

Planaren nondik norakoak beren familietatik banatzean oinarritzen zen 6 urteetatik 16 urte bitartean nahiz eta kasu batzuetan 18 urteak arte ere. 1970. hamarkadan egoera leuntzen hasi zen arren, 1996. urterarte azken eskola erresidentziala ez zen itxi.

The Scream. © Kent Monkman. 2017. Acrylic on canvas. 84” x 126”. Image courtesy of the artist for the BLOG Unama’ki-Louisbourg.
 

Politika haien helburua umeak erreserbetara itzultzean, hazi ziren inguruarekiko beren izaera guztiz ezabatua izatea zen eta beren ama hizkuntzean komunikatzeko gai ez izatea zen. Hori, eskoletatik bizirik atera baziren, izan ere, hilkortasun tasa handia zen umeen artean.  Erreklutamentu indartsu haietan Agente indioek parte hartzen zuten, baita monja eta apaizek -umeak etxetik ateratzen zituzten erresidentzietara eramateko. Normalean, RCMPen (Kanadako Polizia Erreal Muntatua) bidez lagunduta joaten ziren, beraien etxeetan sartzeko eskubide osoa zuten eta gurasoak beren seme-alabak eskoletara eramatea ezeztatuz gero, RCMPek gurasoak atxilotzeko eskubidea zuten.

Truth and Reconciliation Commission of Canada logo. © Truth and Reconciliation Commission of Canada.
 

Gaur egun “genozidio kultural” bezala ezagutzen dira erabilitako politika bortitz horiek, Kanadako adiskidetze prozesuaren baitan.

Unama’ki lurraldera etorri naiz (Mi’kmaq hizkuntzan gaur egun Cape Breton irlari hala deitzen zaio) Jauzarreari dagokion programa honetan, artxibo historikoetan dauden dokumentuak aztertzeko eta lekuko batzuen zuzeneko esperientziak jasotzeko.

Helburu nagusia denboran ez hain urrun gertatutako gertakizun hauen berri ematea da, horrela, Kanadatik at ezagutzera emateko.