LOUISBOURG-MEMBERTOU HERITAGE PARK-SYDNEY
Uztailak 6 zituen Gotorlekuko Eremu Historikoan euren etxea den horretara bidean zirela, Mirarik eta Ametsek “egun on” entzun zutenean. Itzuli egin ziren segituan, baina deus ez. Antzeko zerbait entzun izanen zutela pentsatu zuten, hortaz, etxeruntza jarraitu zuten. “Egun on” berriz. Ez zen posible, antzekoegia zen entzundakoa “egun on”-ekiko, “egun on” ez izateko. Buelta berriz. Eta bai, Bilboko bikote bat zebilen Louisbourgeko harresietan barna, euskaldunon bila. Ilusio handia egin zien Mirari eta Ametsi etxeko norbaiten bisita izateak.
AMETS-EN URTEBETETZEA
Biharamunean Ametsen urtebetetzea ospatu genuen, jaio zen eguna bi egun aurreratuz, asteburua probesteko asmoz.
Christiane eta Eddieren etxean. Mirari, Harry, Eddie, Amets eta Marta.
Amets.
GUTXINAKA DENA EZAGUTZEN
Hurrengo egunetan Louisbourgeko historiari buruz aritu ziren unibertsitatean, landutakoa Gotorlekuarekin eta bertako euren bizipen pertsonalekin lotuz. Horrez gain, arkeologia eta jantzi departamentua eta Mi’kmaw interpretazio zentroa bisitatu zituzten Gotorlekuan bertan. Lanaldia bukatu aitzin, Lewis Parkerren kuadroei ere bisita egin zieten.
Louisbourgeko ikuspegi panoramikoa 1744ko abuztuan. Erlojuko dorretik hartutako bistak. Lewis Parker 1982. Parks Canada/Parcs Canada
Louisbourgeko hiriko eta portuko bistak 1744. urtean. Gerrako itsasontzitik hartutako bistak. Lewis Parker 1982. Parks Canada/Parcs Canada
MEMBERTOU HERITAGE PARK
Membertou Heritage Park-era ere hurbildu ginen bigarren aldi batez, gure aldetik ikusi ahal izateko.
SYDNEY-KO BIOLIN HANDIA
Uztailaren 14an bisita azkar bat egin nion biolin erraldoiari, Sydneyko kaia bisitatzen dutenen gehienendako puntu turistiko erakargarria.
Marta