Notice: Trying to access array offset on value of type null theme_colorbox_image_formatter()-en (/home/txori348/public_html/jauzarrea.com/sites/all/modules/colorbox/colorbox.theme.inc-ren 35-garren lerroan).
Abuztuaren 27an 12:15etan. JAUZARREAKO Xabi Oterori elkarrizketa ONDA VASCAn Iratxe Celisen programan. Bai eta datorren kongresuari buruz ere hitz eginen du ATLANTIAR NAZIOARTEKO BILTZARRA 2019. Urriak 18 Hernanin.
Beti izango zara funtsezkoa gure historian. Bizkaiko Golgoko mendietako lurraren, zure lurraren, Ama-Lurraren bizi-indarra zara. Hain beste maite zenuen Paleolitikoko zure arbasoen arrastoa. Eskerrak zuri eta Pegiri, Brucerekin batera, eman baidiguzue gaurko euskaldunoi gure iragaren begiradarik sakonena. Historiaren urrunaren narrazioan kokatu gaituzue eta bere iluntasuna argitu duzue. Eskerrik aunitz bihotzez.
Dennis Stanford, Jauregizarrea. Congreso ATLANTIAR 2015. Foto @ Xabi Otero.
Jauzarreak Smithsonian Institution erakundearen gonbidapena jaso du, Folk Life Festival ekimenean parte hartzera, Washingtonen, heldu den uztailaren 4tik 11ra. Erakunde horrek antolatzen du, eta 2016 honetan, gaia euskaldunak izanen dira.
Izan ere, Antropologia eta Peleoindio Sailaren arduradunek JAUZARREAREN bi programaren nondik norakoak azaldu nahi dituzte erakundearen baitan: hots, ATLANTIAR eta OREINA URKIAN KANATA, eta lehen eskutik aditzera eman nahi dute zer-nolako inplikazioak dituzten komunitate zientifikoan, eta halaber, zer eragin eta ondorio dituen erakundeen arteko elkarrekintzak. Izan ere, proiektu batzuk daude abian AEBko, Kanadako eta Erresuma Batuko erakunde batzuekin elkarlanean.
Berrikitan lan bat argitaratu da Madeleine aldiko Debako Praileaitz I aztarnategiaz. Lana Lionel Simsek ondu du, Londresko Ekialdeko Unibertsitateko doktoreak.
Haren erabilerari buruzko interpretazio antropologiko bat, aztarnategia ohi kanpokoa baita bertako ezaugarri bereziek eraginda.